Euskaldunen hizkera sexistaz mintzo dira Irene Arrarats eta Maialen Berasategi BERRIAren "Ezer ez eta festa" podcastean. Honako galdera hauekin abiatzen dute podcasta: “Nola neurtzen da hizkuntzen zama sexista? Hizkuntza bat sexista izan daiteke ala hiztunak gara sexistak?“.
Hizkuntzen Irakaskuntza Sozial eta Kulturalki Arduratsuak (SCR) ikasleek eskura dituzten kultura-erreferenteak eta gaurkotasunezko gai sozialak erabiltzea sustatzen du, euren komunikazio-gaitasuna eskuratzea zein garatzea bultzatzeko eta, aldi berean, pentsamendu kritikoa, lidergoa, arazoak konpontzea edo konpromiso soziala bezalako trebetasunak indartzeko. Azken finean, egungo errealitateaz eta arazoez arduratzen den irakaskuntza da.
Liburua zazpi kapituluz osatua dago eta laugarrenean material didaktiko sozial eta kulturalki arduratsuaren diseinuaz ari da Francisco J. Palacios-Hidalgo idazlea.
Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) arautzeko asmoz, duela gutxi argitaratu du Euskaltzaindiak laburtzapenei buruzko araua (laburdurak eta siglak). Lehendik ere, Irakasbilen bertan siglen erabilerari buruzko sarrerak badira, eta aurretik esandakoa errepikatu gabe, zenbait aldaketa eta berrikuntza aurkituko dituzu segidan.
Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) arautzeko asmoz, sinboloei dagokien araua argitaratu du duela gutxi. Arau horretan, sinboloak zer diren azaltzen da, laburtzapenetatik desberdinduz. Izan ere, sinboloa ez baitator hitz batetik edo batzuetatik; sinboloak kontzeptu oso bat ordezkatzen du.
Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan, gutxienez, duela bi hamarkada garatutako kontzeptua da "Scaffolding" edo aldamiatzea. Baina zertan datza "Scaffolding" edo aldamiatze-metodologia? Ikasleei ikasgelan sortzen zaizkien arazoak euren kabuz konpontzeko aukera emango dieten baliabideez edo tresnez hornitzean datza. Beraz, ez da ikasleari zuzenean laguntzea gelako ariketak ebazten, baizik eta baliabideak ematea, azter ditzan eta ondorioak atera ditzan.
Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) arautzeko asmoz, duela gutxi argitaratu ditu laburtzapenei (laburdurak eta siglak) eta sinboloei dagozkien arauak, baita letra-estiloei dagokiena ere.
Ingurune digitala hain garrantzitsua den garai hauetan, oraindik ere kosta egiten da gure eguneroko edukiak irisgarriak izatea; dokumentu eta agiriak, sare sozialak, webguneak… Asmoz Fundazioak antolatutako "Edukien irisgarritasuna ingurune digitaletan" ikastaroan zenbait erakunderen webguneak aztertu ditugu eta ondorioa izan da eskasa dela sare sozialetako plataforma askoren irisgarritasun-maila.