2023/2024 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko hitzaldia: "Ahoskeraren lanketa didaktikoa"

Argitaratua: Sunday, 24 September 2023, 12:40 PM
Lurdes Oñederra Olaizola

Lourdes Oñederra fonologia-ikerlaria Donostian jaio zen eta Gasteizen bizi da, Euskal Herriko Unibertsitatean Koldo Mitxelena zuzendari zuen Sailean kontratatu zutenetik 1982an. Filologia Hispanikoan lizentziatua da eta Euskal Filologian doktore. Euskaltzain osoa da 2007tik. Orain, unibertsitatetik erretiroa hartuta, Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeburu-lanetan dihardu.

2023/2024 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiko Ahoskeraren lanketa didaktikoa izeneko hitzaldian, Lourdes Oñederrak Lourdes Oñederra fonologia-ikerlariak ahoskera zer den definitzeari ekin zion, egungo euskararen ahoskerarekin egin genezakeenaz gogoeta egiteko.

Hemen ikus dezakezue hitzaldi osoa, eta behean hitzaldian erabilitako aurkezpen-dokumentua PDF formatuan ere bai.



Lourdes Oñederrari buruzko erreferentzia gehiago:

Beste eduki interesgarriak

Lourdes Oñederra

Ahoskeraren lanketa didaktikoa (bideo-laburpena)

2023/2024 ikasturtea akademikoaren hasiera-ekitaldiko "Ahoskeraren lanketa didaktikoa" izeneko hitzaldian, zenbait hitz eta letra baliatuz atzekoz aurrerako hurrenkera alfabetikoan paisaia bera leiho desberdinetatik ikusteko saioa eskaini zigun Lourdes Oñederra fonologia-ikerlariak. Hemen ikus dezakezu hitzaldiaren zati esanguratsu bat.