Irakasbil
Foroak
Didakteka
Anitz gauza gauza asko baita
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko irailak 18
- Bisitak: 1599
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ez erabili eleanitz multilingüe (edo poliglota) gaztelaniazko adjektiboaren adiera emateko, anitz zenbatzailea baita; erabili eleaniztun. Bakar adjektiboarekin osaturikoak, ordea, guztiz zilegi dira, eta ondo osatuta daude.
Anitz dela eta esandakoa, –behar denean– multi- aurrezkiari bidea itxi gabe doa.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
Jon Andoni Duñabeitia 2018/2019 ikasturtearen hasiera-ekitaldian hizlari
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko abuztuak 31
- Bisitak: 2270
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jon Andoni Duñabeitia doktorea izango dugu hizlari 2018ko irailaren 14an Gasteizen egingo den helduen euskalduntzearen 2018/19 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan; Bingen Zupiria Gorostidi Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu jauna izango da mahaiburu. Hitzaldiaren izenburua, berriz, "Emozioak eta hizkuntzen eskurapena" da.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizkuntza-arloa:
- Psikolinguistika
Muda linguistikoak
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko abuztuak 30
- Bisitak: 3556
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hiztunen bizitzan zehar jarrera linguistikoetan ematen diren aldeketei deritze "muda linguistiko". Sarrera honetan, gai horren inguruan azken boladan argitaratu diren hiru dokumentu aipatuko ditugu. Bitan, euskara-hiztunak aztertu dira; hirugarrena, berriz, euskaraz idatzita dago.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Soziolinguistika
"La diáspora vasca: transmisión del euskera como lengua de herencia" ikerketa-lana
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko abuztuak 29
- Bisitak: 1762
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ameriketako Estatu Batuetan bizi direnen artean euskararen transmisioa aztertu zuen Lis Ruiz de Erentxunek masterreko ikasketak burutzeko. UNEDen aurkeztu zuen 2017ko udaberrian eta eskura dago lan osoa e-spacio deritzon gunean.
- Atala:
- Egilea:
- Jakintza-arloa:
Cassany-ren "Sustraietatik zerura" liburua osorik Irakasbilen
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko abuztuak 10
- Bisitak: 2732
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Oso-osorik igo da Irakasbil webgunera Daniel Cassany-ren "Sustraietatik zerura" liburua, paperezko argitalpena aspalditik agorturik baitago.
- Atalak:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
"Aprender a aprender en la era digital" liburua (Camacho, A. eta Román-Mendoza, E.)
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko abuztuak 6
- Bisitak: 2189
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Esperanza Román-Mendozak idatzi duen "Aprender a aprender en la era digital. Tecnopedagogía crítica para la enseñanza del español LE/L2" liburuaren errezentsioa idatzi du Abel Camachok.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
Ganbara hornituz
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko uztailak 23
- Bisitak: 2790
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Kamara, kamera, ganbera, ganbara. Kamara baztertzea erabaki du Euskaltzaindiak eta kamera erabiltzea haren ordez, nazioartekoena hori delako; eta, horrenbestez, kamera, ganbera eta ganbara gelditu dira Hiztegi Batuan jatorri bereko hitzak izanik bakoitzak esanahi desberdina hartuta.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Lourdes Elosegi zendu da
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko uztailak 19
- Bisitak: 1724
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Irundarra. Salamankako unibertsitatean Filosofian eta Hezkuntza zientzietan lizentziaduna, Irun-Hondarribiko Txingudi Ikastolan hasi zen irakasle-lanetan 1978an. Bi ikasturte oso bertan eman ondoren, HABEk Hondarribian zuen barnetegira bildu zen 1981ean. Handik bi urtera, 1983an, Donostiara pasa, eta HABEren Euskalduntze atalean arituko da 2010 arte teknikari lanetan. Ordutik hona, aurten jubilatu arte, Curriculum ataleko burua izan da.
Zuzendaritza- eta Azterketa-batzordekide urte askotan, hainbat ikastaro bideratu izan ditu eta zenbait artikulu idatzi. Aipagarria, HABEk argitaratutako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumetan, 2000koan eta 2015ekoan, egindako lan berezia. Goian bego.







