Irakasbil
Didakteka
Anitz gauza gauza asko baita
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 1218
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ez erabili eleanitz multilingüe (edo poliglota) gaztelaniazko adjektiboaren adiera emateko, anitz zenbatzailea baita; erabili eleaniztun. Ildo beretik: aldeanitz*, e. aldeaniztun; balioanitz*, e. balioaniztun; eta abar.
Bakar adjektiboarekin osaturikoak, ordea, guztiz zilegi dira, eta ondo osatuta daude, beraz, honako hitz elkartu hauek: elebakar, aldebakar, aldebakarreko (unilateral), zelulabakar, kolorebakar, adierabakar, gurasobakar…
Noski, goian esandakoa anitz dela eta, –behar denean– multi- aurrezkiari bidea itxi gabe doa, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko lantaldeak emandako arrazoibideei jaramon eginda multidimentsional hitza onartu zuenean:
“Erdarazko multi- + adj. osaerako batzuk ordezka litezke iz. + -aniztun (ez -anitz) osaerakoez (hitz bakarraz ordezkatu nahi denean, alegia), baina zaila dirudi beti hala egitea, eta inoiz hobe izan liteke mailegua erabiltzea, mugak ilun badaude ere”.