Irakasbil
Foroak
Didakteka
Ekintzara bideratutako ikuspegia eta Europako Kontseilua
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko apirilak 13
- Bisitak: 1345
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Garrantzia handia du ekintzara bideratutako ikuspegiak, bai Europako Erreferentzia Marko Bateratuan, bai Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean. Europako Kontseiluak baditu hainbat baliabide Sarean kontzeptua ezagutzeko eta gauzatzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
2023ko udako prestakuntza-ikastaroak
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko apirilak 12
- Bisitak: 2996
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2023ko udako prestakuntza-ikastaroen zerrenda, azalpenak eta izena emateko estekak.
- Atalak:
- Jakintza -arloak:
- Jardueraren egoera:
- Izen-ematea zabalik
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE
TxatGPT baliatu eskolak prestatzeko
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko martxoak 28
- Bisitak: 2282
- Iruzkinak: 3
- Gogokoak: 0
Puri-purian dugun gaia dugu adimen artifizialarena. Sarrera honetan, izan duen esperientzia kontatuko du Marga Ibáñez euskara-irakasleak eta eskolan erabiltzeko aukera batzuk aurkeztuko ditu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
“La mediación lingüistica y cultural: de la teoria a la práctica en el aprendizaje de español como lengua extranjera” artikuluaz (Mendizábal de la Cruz, N.)
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko martxoak 24
- Bisitak: 1723
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Valentziako Unibertsitateko “Foro de profesores de E/LE” aldizkariaren 2022ko 18. zenbakian argitara emandako artikulu honetan, bitartekotzari buruzko definizioari dagozkion alderdiak berrikusi ditu Nieves Mendizábal de la Cruz irakasleak. Gaitasun komunikatiboaren kontzeptua zabaltzeko beharra aipatu du egileak, eta, era berean, gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakasterakoan bitartekotza-estrategiak txertatu behar direla adierazi. Horretarako, zenbait proposamen didaktiko eskaini ditu.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Trebetasunak:
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
"Egungo Euskararen Hiztegia" (EEH) aurkeztu du UPV/EHUko Euskara Institutuak
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko martxoak 15
- Bisitak: 1270
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskarazko hiztegirik zehatzena da une honetan "Egungo Euskararen Hiztegia", eta nahi duen orok kontsultatu dezake UPV/EHUren webgunean.
Hiztegia erabilgarria, irekia eta erreferentea izateko asmoz jaio da, egungo euskararen lexikoa jasotzen baitu. Izan ere, 2000 eta 2006 urteen artean argitaratutako 25 milioi testu-hitzez osatutako corpusean oinarritzen da, "Ereduzko Prosa Gaur" izeneko corpusean, hain zuzen ere. Guztira, 70.000 sarrera baino gehiago ditu hiztegiak. Euskaltzaindiaren "Hiztegi Batua"k, esate baterako, 38.222 sarrera ditu.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpaina abian da
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko martxoak 6
- Bisitak: 1115
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Kanpainaren leloak aldarrikatzen du gizartean emakume gehiago behar direla erabaki- eta eragin-postuetan. Era berean, erakusten du zeintzuk diren emakumeei lidergo-postu horietara berdintasunez iristea eragozten dieten oztopo nagusiak, eta, mito faltsuak eraisten ditu.
Horretaz gain, komunikabideetan, kanpoko euskarrietan, eta sare sozialetan ikusgai jartzeko kanpainari buruzko materialak ere sortu dira: kartelak, irrati-iragarkiak, bannerrak… eta ikusgai daude Emakundeko web-orrian.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
"Un caso extremo de clase plurilingüe y heterogénea. Inmigrantes refugiados" artikulua (García, E. eta Khraiche, V.)
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko otsailak 27
- Bisitak: 1474
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Artikulu honetan, Madrilgo Etorkinaren Hizkuntza Integraziorako Elkarteko (Asilim) irakasle-taldeak 2008-2011 bitartean Alcobendasko Errefuxiatuentzako Harrera Zentroan migratzaileei gaztelania irakasten izandako esperientziaren nondik norakoak xehetzen dira. Egileen iritziz, ikas-irakas prozesu honetan lortutako emaitzek horrelako egoeretan zein urrats metodologiko bidera daitezkeen erakusten dute, bai ikastalde heterogeneoekin, baita zailtasun pedagogiko txikiagoa dutenekin ere.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Sarrera-egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
Antzerki-tekniken bitartez hizkuntza ikastea: "glottodrama"
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko otsailak 27
- Bisitak: 1317
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
‘Glottodrama’ —antzerki-tekniken bitartez hizkuntza ikastea— izan dute hizpide Francisco Herrerak eta CLIC International House-ko irakasle diren Antonio Ortak eta Piedad Cuarterok "LdeLengua" podcastaren 141. emanaldian ("Técnicas teatrales en la clase de ELE"). Bi irakasleok esperientzia zabala dute gaztelaniaren irakaskuntzan eta hezkuntza-baliabide gisa antzerkia erabiltzean. ELE eskoletan antzezpen-teknikak txertatzeari buruz hitz egin dute.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Edukiak:
- Motibazioa







