1226 - ¿Cómo diseñar y poner en práctica un proyecto motivador? ALBP / Nola diseinatu eta praktikan jarri proiektu motibatzaile bat? POHI

Argitaratua: Friday, 14 April 2023, 2:35 PM
Carolina Castro

Irakaslea

Carolina Castro. Proiektuetan Oinarritutako Hizkuntzen Ikaskuntzan aditua (POHI).

Aurkezpena

Bigarren hizkuntzak irakasten dituen irakaslea al zara? Zure ikasleak gehiago motibatu eta ikasgelan gehiago hitz eginarazi nahi diezu bizitza errealeko egoerak landuz?

Proiektuetan Oinarritutako Hizkuntzen Ikaskuntzak (ALBP gaztelaniaz edo PBLL ingelesez) ikasleen motibazioa areagotzen du, eta, aldi berean, ikasleek klaseetan hizkuntzaren gaitasun komunikatibo errealak eskuratzen dituzte xede-hizkuntzan. Ohikoa da ikasleei kosta egitea euskara-eskolen eta euskararen benetako gizarte-erabileraren arteko lotura erreala ikustea era esanguratsu batean. POHI ikuspegiak lotura horiek egiten lagundu diezaieke, eta benetako egoeretan xede-hizkuntzan hitz egiten duten pertsonekin komunikatzeko motibatuago sentiarazi.

*** 

¿Eres profesor de segundas lenguas? ¿Quieres motivar más a tus alumnos y hacerlos hablar más en clase en situaciones de la vida real?

El Aprendizaje de Lenguas Basado en Proyectos (ALBP o PBLL en inglés) aumenta los niveles de motivación en los estudiantes mientras adquieren habilidades comunicativas reales en el idioma meta en sus clases. Es habitual que a los estudiantes les cueste ver la conexión real entre las clases de segundas lenguas y el uso auténtico del idioma de una manera que sea significativa para ellos. ALBP es un enfoque de enseñanza que puede ayudarlos a hacer esas conexiones y sentirse más motivados para salir y comunicarse en situaciones auténticas.

Antolatzailea

HABE

Hartzaileak

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Jardun bikoa

Datak (aldatuta)

Aurrez aurre: 2023ko irailaren 18an, 19an eta 20an.

Online (gainerako orduak, ordubeteko 5 saio): urriaren 20an eta 27an, eta azaroaren 3an, 10ean eta 17an.

"Tutoretzapeko praktikak"

Ordutegia

09:00-14:00 (aurrez aurre)

Lekua

Aurrez aurre: Bilbon, Deustuko Udaltegian

Online: Moodle + Zoom

Aurrematrikula

2023ko apirilaren 17tik maiatzaren 12ra bitartean, honako formulario hau betez.

Iraupena

20 ordu

Matrikularen prezioa

52,10 €

Matrikularen ordainketa

Aurrematrikula egin eta onartua izanez gero, ordainketa bideratu ahal izateko jarraibideak emango dira.

Informazioa

Behin matrikula osatuta, hemen izango duzu ikastarorako sarbidea.



Beste eduki interesgarriak

Carolina Castro

1226 - ¿Cómo diseñar y poner en práctica un proyecto motivador? ALBP / Nola diseinatu eta praktikan jarri proiektu motibatzaile bat? POHI (bideo-laburpena)

"¿Cómo diseñar y poner en práctica un proyecto motivador? ALBP / Nola diseinatu eta praktikan jarri proiektu motibatzaile bat? POHI" ikastaroa eman zuen Carolina Castrok 2023ko irailaren 18an, 19an eta 20an aurrez aurre eta online urriaren 20an eta 27an, eta azaroaren 3an, 10ean eta 17an.