1223 - Cómo diseñar y llevar al aula tareas de mediación / Nola diseinatu eta gauzatu bitartekotza-jarduerak ikasgelan

Argitaratua: Friday, 14 April 2023, 2:29 PM
Carmen Ramos Méndez

Irakaslea

Carmen Ramos Méndez. Internationale Hochschule SDI München (Munich)

Aurkezpena

Bitartekotzak garrantzi handia hartu du azken urteotan hizkuntzen didaktikan, batez ere Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarria argitaratu ondotik. Ikastaro honetan, bitartekotzaren aplikazio didaktikoei sarrera emango zaie eta, bereziki, praktikoa izango da, nahiz eta oinarrizko alderdi teorikoak ere landuko diren.

***

La mediación ha cobrado gran importancia en los últimos años en la didáctica de lenguas, sobre todo después de la publicación del Volumen complementario al Marco común europeo de referencia. El curso es una introducción a las aplicaciones didácticas de la mediación y tiene un carácter eminentemente práctico, sin dejar de lado aspectos teóricos elementales.

Antolatzailea

HABE

Hartzaileak

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Hizkuntza

Online

Gaztelania

Datak

2023ko uztailaren 7an, 10ean, 11n eta 14an.

Ordutegia

Uztailaren 7an, 10ean, eta 11n: 09:00etatik 14:00etara. 

Uztailaren 14an: 09:00etatik 11:00etara.

Gainerako orduak asinkronoak.

Lekua

Online: Moodle + Zoom

Aurrematrikula

2023ko apirilaren 17tik maiatzaren 12ra bitartean, honako formulario hau betez.

Iraupena

20 ordu

Matrikularen prezioa

52,10 €

Matrikularen ordainketa

Aurrematrikula egin eta onartua izanez gero, ordainketa bideratu ahal izateko jarraibideak emango dira.

Informazioa

Behin matrikula osatuta, hemen izango duzu ikastarorako sarbidea.

Beste eduki interesgarriak

Carmen Ramos

1223 - Cómo diseñar y llevar al aula tareas de mediación / Nola diseinatu eta gauzatu bitartekotza-jarduerak ikasgelan (bideo-laburpena)

"Cómo diseñar y llevar al aula tareas de mediación / Nola diseinatu eta gauzatu bitartekotza-jarduerak ikasgelan" ikastaroa eman zuen Carmen Ramosek 2023ko uztailaren 7an, 10ean, 11n eta 14an online.