1221 - Claves y recursos para el desarrollo de las habilidades orales / Ahozko trebetasunak lantzeko gako eta baliabideak

Argitaratua: Friday, 14 April 2023, 2:24 PM
Sara Robles

Irakaslea

Sara Robles  Ávila. Malagako Unibertsitatea

Aurkezpena

Ikastaro praktikoa da oso, ikasleen ahozko gaitasunak garatzeko lan-proposamenak eskainiko dituena.

Ahozko komunikaziorako jarduerak eraginkortasunez lantzeko baliabideak, prozedurak eta tresnak eskainiko dira ikastaroan: bai ekoizpenezko jarduerak, bai elkarreraginezkoak, bai bitartekotzari dagozkionak.

Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarria curriculumaren oinarri nagusietako bat izanik, Europako Markoaren erreferentzia-mailetarako zenbait ekintza, errubrika eta gako proposatuko dizkigu irakasleak.

***

Curso eminentemente práctico donde se ofrecerán propuestas de trabajo para el desarrollo de las competencias orales de los alumnos.

En este curso trataremos de ofrecer recursos, procedimientos y herramientas para trabajar de manera eficaz las actividades comunicativas orales de expresión, interacción y mediación.

Con el Volumen Complementario del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas como base curricular, iremos planteando acciones para los distintos niveles de referencia, rúbricas y claves para su mejor y más conveniente desarrollo.

Antolatzailea

HABE

Hartzaileak

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Hizkuntza

Aurrez aurre + online

Gaztelania

Datak

2023ko ekainaren 19an, 20an eta 21ean, aurrez aurre.

Gainerako orduak, online.

Ordutegia

09:00-14:00 

Lekua

Aurrez aurre: Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan

Online: Moodle + Zoom

Aurrematrikula

2023ko apirilaren 17tik maiatzaren 12ra bitartean, honako formulario hau betez.

Iraupena

20 ordu

Matrikularen prezioa

52,10 €

Matrikularen ordainketa

Aurrematrikula egin eta onartua izanez gero, ordainketa bideratu ahal izateko jarraibideak emango dira.

Informazioa

Behin matrikula osatuta, hemen izango duzu ikastarorako sarbidea.

Beste eduki interesgarriak

HABE

2023ko udako prestakuntza-ikastaroak

2023ko udako prestakuntza-ikastaroen zerrenda, azalpenak eta izena emateko estekak.
Sara Robles

1221- Ahozko trebetasunak lantzeko gako eta baliabideak (bideo-laburpena)

"Ahozko trebetasunak lantzeko gako eta baliabideak / Claves y recursos para el desarrollo de las habilidades orales" ikastaroaren aurrez aurreko saioak egin dira ekainaren 19an, 20an eta 21ean, Euskaltzaindiaren egoitzan (Donostian).