Irakasbil
Foroak
Didakteka
Krashen-en eredua: hurbilbide naturalaren oinarri teorikoa
- Didakteka
- Sortua: 1989(e)ko abenduak 28
- Bisitak: 1217
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakaskuntza joerak aldatu ahalean, horiei jarraitu ala, jaramonik egin gabe, geureari eutsi? Hona hemen norberak hartu behar duen oinarrizko erabaki horietakoa. Walter Lockhart (artikulu honen egileetako bat) berrogeita hamargarren urteetan hasi zen hizkuntz irakasle-lanetan. Prestaketa audiolinguala jaso zuen. Egun, hogeita hamar urteren joanean, makina bat hizkuntz ikasbide ikusia da: audiolinguala, kognitiboa, zuzena, funtzional-nozionala, THI (taldeko hizkuntz ikaskuntza), bide isila, sugestopedia eta orain hurbilbide naturala (natural approach).
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 21
Tunelean
- Didakteka
- Sortua: 1989(e)ko abenduak 28
- Bisitak: 1260
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liluragarria, bai, argirik eza zenbaitetan. Baita buruhauste eta arazobide beste askotan. Ezbeharren sorburu ere bai noiznahi. Aho biko ezpata, beraz.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 21
Euskal doinu-azentuaz
- Didakteka
- Sortua: 1989(e)ko abenduak 28
- Bisitak: 1329
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Fonologiaren aldetik euskarak daukan gauza interesgarrienetako bat azentu tonala edo doinu-azentua da. Doinu-azentua ez da euskaran ematen den azentu-mota bakarra; badira beste azentuazio-sistemak.Hala ere, hizkuntzalaritzaren ikuspegitik bereziki interesgarria den doinu-azentua oso hedatua omen zen Euskal Herrian orain arte. Bizkai-Gipuzkoeran zehar erabiltzen zen, guttienez. Gaur egun, ordea, leku askotan azentuazio-sistema hau galdu egin da edo galduz doa. Herri anitzetan, zaharrek tonuaren bidez egiten dituzten bereizkuntzak (adibidez, singular eta pluralaren artean) gazteentzat xehetasun ulergaitzak dira ñabardurak. Edo gazteak ez dira konturatzen zaharrek tonua erabiltzen dutenik esanahiak bereizteko.
Zer esanik ez, nik ez dut ezagutzen doinu-sistema menperatzen duen euskaldunberririk. Euskaldunberri gehienek ez dakite jakin ere euskaraz (edo zenbait euskalkitan) halako doinu-aldaketek esanahi semantikorik dutenik.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 21
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Euskara-ikasleen motibazio eta jarrerak
- Didakteka
- Sortua: 1989(e)ko abenduak 25
- Bisitak: 1226
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
«Oraingo ikasle hauekez datoz motibatuta euskaltegira». Hauxe da, zenbait ikaslek euskara ikastean batzuetan agertzen duen zabarkeria dela medio, irakasle bati baino gehiagori entzun izan dioguna.
Esaldi hori, ordea, ez da egiazkoa, euskara ikasterajoaten dena zerbaitek bultzaturikjoaten bait da. Esan nahi bait da, hortaz, ikasgelara sartzerainoko motibazioa behintzat baduela. Izan liteke, alabaina, ikasle horien motibazioaren intentsitateak, eta baitajiteak ere, hizkuntzaren lorpen/ ikaskuntzaren aurka zein alde eragitea. R. Titone-ren iritziz, nortasuna hitzezko portaeren oinarrizko osagai bat da, hizkuntzak ikastearen nolakoaz ari den edozein teoriatan kontuan hartu beharrekoa beti. Halaber, «ikaslearen nortasuna, pentsakera kognoszitiboak eta blokaia psikologikoak guztiz aintzakotzat hartu beharrekoak dira, irakaskuntza ikaslearengan ardaztu nahi badugu» (Bergara 1988).
Hauek honela eta gaiak merezi duelakoan, oraingoan han-hemenka bilduak eskarmentu apurraren bahetik iragazi, taxutu eta orrialde hauetatik eskaintzeari ekin diogu. Euskara-ikasleen motibazioa aipatuz hasi dugu pasartea. Badago, alabaina, arestian esan bezala, hizkuntza baten lorpen/ ikaskuntzan eragina izan dezakeen aldagai gehiagorik. Ikus ditzagun, bada, horiek ere.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 21
Alfabetatzeko eta Euskalduntzeko Programak - 1989
- Didakteka
- Sortua: 1989(e)ko azaroak 17
- Bisitak: 1841
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburuska honetan biltzen dira Kultura eta Turismo sailburuaren 1989ko azaroaren 17ko bi aginduz indarrean jarritako Helduen Alfabetatzeko eta Euskalduntzeko programak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 1989ko abenduaren 1ean argitaratuak.
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
Ebaluazioa eta helduen euskalduntzea
- Didakteka
- Sortua: 1989(e)ko abuztuak 28
- Bisitak: 1004
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ebaluazioak ikas-irakas prozesuan izan duen, oraintxe bertan duen eta aurrera begira izan dezakeen eraginaz jardutean, ezin da ahantzi ez garela helduen euskara-irakaskuntzan dihardugunok soilik gai horretaz kezkatuta bizi garenak
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 20
Biolinjolea teilatuan
- Didakteka
- Sortua: 1989(e)ko abuztuak 22
- Bisitak: 1309
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
«Eraberritu ala hil». Horixe da dilema, hortik eta hemendik iragartzen zaigun leloa. Ezaugarri bere-berea du gaurko kulturak aldakortasuna. Maila guztietan gainera: ezagupideenean, produkzio-modu zein kontsumoarenean, eta baita gizarteko harremanetan ere. Hizkuntzen didaktika ez da, ez, salbuespen. Alor horretako aldaketen zurrunbiloak bete-betean harrapatu du. Eta jazoera hauek, sakonak izateaz gain, oso azkar gertatzen
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 20
Gainbegiratzeko ereduak: aukerak
- Didakteka
- Sortua: 1989(e)ko abuztuak 22
- Bisitak: 1385
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gainbegiraketa da irakasle zein irakaslegaien prestaketan garrantzi uka ezina duen atala. Modu askotara plantea liteke. Hala ere, hizkuntz irakasle-prestatzaile asko, betiere, arrazoi berberetan oinarriturik eta gainbegiraketa-modu berberetan jardunez etengabe ari dira eskura dauzkaten aukeren bilduma mugatzen. Artikulu honen xedea da gainbegiratzeko zenbait bideren mugak azaltzea eta erabil litezkeen beste batzuen abantailak ezagutaraztea, ondoren, irakasle- prestatzaileek gainbegiraketa-modu horiek ibilian jar ditzaten. Gainbegiratzeko bost modu azalduko ditugu hemen: 1) zuzentzailea, 2) alternatiboa, 3) lankidetzazkoa, 4) ez-zuzentzailea eta 5) sortzailea.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 20







