Euskara-ikasleen motibazio eta jarrerak

Published: Monday, 25 December 1989, 1:30 PM
Gai monografikoa

«Oraingo ikasle hauekez datoz motibatuta euskaltegira». Hauxe da, zenbait ikaslek euskara ikastean batzuetan agertzen duen zabarkeria dela medio, irakasle bati baino gehiagori entzun izan dioguna.
 Esaldi hori, ordea, ez da egiazkoa, euskara ikasterajoaten dena zerbaitek bultzaturikjoaten bait da. Esan nahi bait da, hortaz, ikasgelara sartzerainoko motibazioa behintzat baduela. Izan liteke, alabaina, ikasle horien motibazioaren intentsitateak, eta baitajiteak ere, hizkuntzaren lorpen/ ikaskuntzaren aurka zein alde eragitea. R. Titone-ren iritziz, nortasuna hitzezko portaeren oinarrizko osagai bat da, hizkuntzak ikastearen nolakoaz ari den edozein teoriatan kontuan hartu beharrekoa beti. Halaber, «ikaslearen nortasuna, pentsakera kognoszitiboak eta blokaia psikologikoak guztiz aintzakotzat hartu beharrekoak dira, irakaskuntza ikaslearengan ardaztu nahi badugu» (Bergara 1988).
Hauek honela eta gaiak merezi duelakoan, oraingoan han-hemenka bilduak eskarmentu apurraren bahetik iragazi, taxutu eta orrialde hauetatik eskaintzeari ekin diogu. Euskara-ikasleen motibazioa aipatuz hasi dugu pasartea. Badago, alabaina, arestian esan bezala, hizkuntza baten lorpen/ ikaskuntzan eragina izan dezakeen aldagai gehiagorik. Ikus ditzagun, bada, horiek ere.