Didakteka
Euskal doinu-azentuaz
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 21
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 21
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Bisitak: 906
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Fonologiaren aldetik euskarak daukan gauza interesgarrienetako bat azentu tonala edo doinu-azentua da. Doinu-azentua ez da euskaran ematen den azentu-mota bakarra; badira beste azentuazio-sistemak.Hala ere, hizkuntzalaritzaren ikuspegitik bereziki interesgarria den doinu-azentua oso hedatua omen zen Euskal Herrian orain arte. Bizkai-Gipuzkoeran zehar erabiltzen zen, guttienez. Gaur egun, ordea, leku askotan azentuazio-sistema hau galdu egin da edo galduz doa. Herri anitzetan, zaharrek tonuaren bidez egiten dituzten bereizkuntzak (adibidez, singular eta pluralaren artean) gazteentzat xehetasun ulergaitzak dira ñabardurak. Edo gazteak ez dira konturatzen zaharrek tonua erabiltzen dutenik esanahiak bereizteko. Zer esanik ez, nik ez dut ezagutzen doinu-sistema menperatzen duen euskaldunberririk. Euskaldunberri gehienek ez dakite jakin ere euskaraz (edo zenbait euskalkitan) halako doinu-aldaketek esanahi semantikorik dutenik.