Gainbegiratzeko ereduak: aukerak

Argitaratua: asteartea, 1989(e)ko abuztuaren 22(e)an, 12:35(e)tan
Bestelako lankidetzak

Gainbegiraketa da irakasle zein irakaslegaien prestaketan garrantzi uka ezina duen atala. Modu askotara plantea liteke. Hala ere, hizkuntz irakasle-prestatzaile asko, betiere, arrazoi berberetan oinarriturik eta gainbegiraketa-modu berberetan jardunez etengabe ari dira eskura dauzkaten aukeren bilduma mugatzen. Artikulu honen xedea da gainbegiratzeko zenbait bideren mugak azaltzea eta erabil litezkeen beste batzuen abantailak ezagutaraztea, ondoren, irakasle- prestatzaileek gainbegiraketa-modu horiek ibilian jar ditzaten. Gainbegiratzeko bost modu azalduko ditugu hemen: 1) zuzentzailea, 2) alternatiboa, 3) lankidetzazkoa, 4) ez-zuzentzailea eta 5) sortzailea.