Irakasbil
Foroak
Didakteka
Ikasle hasiberriei euskara irakasteko materialak (eta III): prozedura metodologikoak
- Didakteka
- Sortua: 2007(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 1340
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken 50 urteotan aldabide nabarmena izan da hizkuntzen irakaskuntzarako metodologiaren arloan. Arian-arian irakaskuntzarako teknika ugari sortu dira. Haatik, une honetan ez dugu datu nahikorik beroien eraginkortasuna zenbaterainokoa den erabakitzeko. Mugak muga, HEOKak hiru eskakizun ezartzen dizkio metodologiari: a) Adimen-eragiketa eraginkorrak bultzatu eta lagundu behar ditu; b) hizkuntzaren ezaugarri pragmatiko zein formalak jarri behar ditu jokoan; c) ikasleen satisfazio-maila eta ikasteko gogoa areagotu behar ditu.
Hainbat dira irizpide horietan oinarria duten prozedura metodologikoak. HEOKak horietako batzuk aipatzen ditu gai honi eskainitako atalean (HEOK, 1999: 86-88). Aldeak alde, denek dute alderdi komun bat: denek iradokitzen dute hiru etapako eredu orokor bat: a) egin aurrekoa (helburuez jabetzeko; aurrezagutzak aktibatzeko; planifikatzeko; etab.); b) egin bitartekoa (kontrol mekanismoak, lagungarriak…) eta c) egin ostekoa (feedbacka, ebaluazioa, errepikapena…).
Lan honetan aztertu nahi izan dugu nola jorratzen diren hasiberrientzako ikasmaterialetan aldagaiok: nola kudeatzen dituzten ikastearen alderdi psikologikoak, linguistikoak eta afektibo-bolitiboak, prozedura metodologiko orokorraren hiru etapetan. Horren bidez, ikusi ahal izan dugu nola irudikatzen duten material horiek ikas-prozesua eta zenbateraino hurbiltzen diren HEOKaren planteamenduetara.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 65
Euskalduntzearen umoreak
- Didakteka
- Sortua: 2007(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 1478
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Irakaskuntza, oro har, gai serioegia da eta umoreak ez omen dauka hor tokirik. Errealitatea bestelakoa da, ordea. Umorea bizitzaren aro eta arlo guztietan agertzen da eta irakaskuntzan ere bere tokia bete beharko luke.
Helduen euskalduntze-alfabetatzean erabilitako hiztegi eta gramatiketan eta gomendatuko liburu eta irakurgaietan umorea bera lantzeko edota umorearen bidez euskara lantzeko hainbat proposamen aurki daitezke, sarri askotan, liburu horien egileen asmoa besterik izan bada ere.
Beraz, umorea irakaskuntzaren beste euskarri eta baliabidetzat har daiteke, baldin eta neurriz eta egoki erabiltzen bada.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 66
C-testei gertuagotik begiratuz
- Didakteka
- Sortua: 2007(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 1582
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gero eta gehiago erabiltzen ari dira hizkuntzen ebaluazioaren alorrean C-test izeneko probak. C-testa Cloze-testaren aldaera bat da. Izan ere, proba-mota horri emandako izena bera Cloze-testaren zordun da. Cloze-testean ez bezala, C-testean aukeratutako hitzak –biz bat– testutik kendu beharrean, bertan uzten dira, baina, eskuin aldeko erdia ezabatuta. Proba-mota horren inguruan egindako azterlanetan bistaratzen denez, baditu hainbat abantaila usadiozko Cloze-testekin alderatuta.
Cloze-testei batzuek egindako maiseoen artean baliotasun eskasa da aipatuena. Cloze-testek testu bakarra dute oinarri. Eta desabantaila izaten da hori ikasle batzuek asko jakin dezaketelako gaiaz eta beste batzuek, berriz, ez hainbeste. C-testaren bidez, irakurmenetik harago, hizkuntza trebetasun orokorra neurtzen da. Bat datoz horretan gaia jorratu duten aditu gehienak. Eta azterlanen emaitzen arabera, Cloze-testa baino baliotasun handiagokoa da. Fidagarritasunari dagokionez ere oso koefiziente altuak eskaintzen dira.
Artikuluan esaten dugu Euskararen irakaskuntzan ere mereziko lukeela erabiltzea C-testa baldin-eta, sakonetik aztertutakoan, ikusiko balitz egokia dela. Erabilera-eremu bat aipatzen dugu bereziki: mailaketa. Horrek ez du bazter uzten, noski, probak beste era batzuetara erabil daitezkeela. Baina, dituen ezaugarriengatik (aplikazio eta zuzenketa erraza, besteak beste) mailaketa da, ezbairik gabe, adituek aitortzen dioten erabilera-modu egokienetako bat.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 66
Hizkuntza, kultura transmisioa eta alderdi soziolinguistikoaren aplikazioa euskaltegiko taldeetan
- Didakteka
- Sortua: 2007(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 1401
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza irakastea ez da ikasleei ezagutza linguistiko soil batzuk dauden-daudenean eskaintzea. Alderdi soziolinguistikoak berebiziko pisua du egiteko horretan guztian. Makina bat aldiz ekarri da mahai gainera ezagutzaren eta erabileraren arteko desoreka. Hizkuntza, bestalde, gizarteen kulturaren parte garrantzizko bat da. Funtsezkoena askoren ustez, zeren eta hizkuntza, besteak beste, bera osagai deneko kulturaren garraio-tresnarik behinena ere baita.
Euskara irakastea euskal kulturaz janztea ere bada. Artikugileak euskara-irakasle dihardu helduen euskalduntze-alfabetatzean AEKn, eta, aipatutako alderdi horiek aintzat harturik, euskaltegietan duten isla aztertzen du. José María Sanchez Carrión Txepetxen “Un futuro para nuestro pasado” liburuari jarraikiz Motibazioa, ezagutza eta erabilera hirukotea ere aztergai du eta horien guztien gaineko gogoeta eskaintzera datorkigu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 66
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Euskara ikasten Madrilen
- Didakteka
- Sortua: 2007(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 1494
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskara ez da bakarrik Euskal Herrian irakasten. Badira munduan zehar hainbat eta hainbat erakunde (unibertsitateak, euskal etxeak, kultur erakundeak,
hizkuntzeskolak) euskara irakasten dutenak. Ezagutzen ditugu Argentinako euskara ikasteko programak, esaterako. Baina hain urrutira joan gabe badira, besteak beste, Madrilen bertan ere hainbat eta hainbat ikasle euskara ikasten ari direnak. María Jesús López madrildarrak euskara ikasi zuen Madrileko Hizkuntz Eskola batean. Jatorrizko hiztunengandik ezin bereiz daitezkeen euskaldun horietako bat da. Eta euskara-irakasle dihardu Madrilgo Jesús Maestro Hizkuntza Eskola Ofizialean. Bere artikuluan Hizkuntz Eskola horretan ari diren euskara-ikasleen berri ematen digu, berriro ere “ezina ekinez egina” esaera egia izan daitekeela baieztatuz.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 66
La cara oculta de la luna : profesor y alumnos desde la perspectiva de los alumnos
- Didakteka
- Sortua: 2006(e)ko ekainak 28
- Bisitak: 885
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakasleok zuzenean ikusten ez dugun, baina gelan ematen den i(ra)kas-prozesuan erabateko eragina duen alde ezkutu bat badu ilargiak. Hor kokatzen da, adibidez, ikasleak nola ikusten duen bere burua ikasle gisara, nola irakaslearen eginbeharra. Alde ilun horri argi pixka bat emango diogu hitzaldi honetan.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
Ikasteko entzutea ala entzuten ikastea?*
- Didakteka
- Sortua: 2006(e)ko maiatzak 12
- Bisitak: 998
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Entzumena da, ziur aski, lau hizkuntza trebetasunen artean esplizitutasun gutxien duena eta, hori dela-eta, lortzeko trebetasunik zailena. Artikulu hau laburpen batekin hasiko da, entzumenean inplikatutako prozesu kognitiboen ikuspegi orokorra eta horiek H2ren entzumena lantzeko dituzten inplikazioak azalduz. Ondoren, H2ko entzuleei hizkuntz input-a prozesatzen laguntzeko hainbat teknikari buruzko ikerketak (1998-2003) aztertuko ditugu, entzumenaren irakaskuntzaz, batez ere ikasleei nola entzun irakats diezaieketen teknikez, informazioa eman dezaketen datuez ohartaraziz.
Entzumena lantzeko, bi planteamendu aurkeztuko dira: entzumenaz ohartzeko ahalmen metakognitiboa pizteko planteamendua (goitik beherako prozesuak bultzatzen dituena), eta segmentazio lexikala eta hitzak ulertzeko trebetasunak garatzeko planteamendua (behetik gorako prozesuak bultzatzen dituena).
H2 entzuten irakasteko eredu bateratua proposatzen da. Azkenik, hainbat entzumen-motari buruzko ikerketak eta entzumenaren dimentsio soziolinguistikoa aztertuko dira (ad., entzumen akademikoa, norabide biko entzumena). Artikulua etorkizunerako ikerketetarako gomendio batzuekin bukatuko da. Oinarrizko premisa hauxe da: entzumenak hizkuntz ikaskuntzan duen funtsezko rola kontuan hartuta, ikasleek “entzuten ikasi” behar dute, “ikasteko entzun” ahal izan dezaten.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 61
Puntuazioa lantzen
- Didakteka
- Sortua: 2006(e)ko maiatzak 12
- Bisitak: 863
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aurtengo ikasturtean, 2005-2006an, hasi ziren bost euskaltegi ematen, lehenengo aldiz, euskalduntzearen laugarren mailako ikastaroak. Eta 2006-2007an hasiko dira beste batzuk. Aukera egokia da HEOKaren (Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren) planteamenduan sakontzeko eta, bide batez, lehen hiru mailetan landutako hainbat gai gehiago jorratzeko. Besteak beste, puntuazioarena.
Planteamendu komunikatiboa barneratzen den neurrian, bestelako dimentsioa hartzen du hizkuntzaren ohiko hainbat gaik. Baita puntuazioarenak ere. Normalean, gramatikaren baitan ikasi eta landu ohi da, eta ortografiaren alorrean. Baina ikuspegi komunikatibotik aritzean, gaitasun testualaren eta gaitasun estrategikoaren eremuetan ere sartzen da.
Lan hau, nahiz eta helduen euskalduntzearen laugarren mailako ikasleei begira prestatu, baliagarria izan daiteke beste mailakoentzat ere.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Maila:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 61
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza







