Ikasteko entzutea ala entzuten ikastea?*

Argitaratua: Friday, 12 May 2006, 3:15 PM
hizpide 61

Entzumena da, ziur aski, lau hizkuntza trebetasunen artean esplizitutasun gutxien duena eta, hori dela-eta, lortzeko trebetasunik zailena. Artikulu hau laburpen batekin hasiko da, entzumenean inplikatutako prozesu kognitiboen ikuspegi orokorra eta horiek H2ren entzumena lantzeko dituzten inplikazioak azalduz. Ondoren, H2ko entzuleei hizkuntz input-a prozesatzen laguntzeko hainbat teknikari buruzko ikerketak (1998-2003) aztertuko ditugu, entzumenaren irakaskuntzaz, batez ere ikasleei nola entzun irakats diezaieketen teknikez, informazioa eman dezaketen datuez ohartaraziz.

Entzumena lantzeko, bi planteamendu aurkeztuko dira: entzumenaz ohartzeko ahalmen metakognitiboa pizteko planteamendua (goitik beherako prozesuak bultzatzen dituena), eta segmentazio lexikala eta hitzak ulertzeko trebetasunak garatzeko planteamendua (behetik gorako prozesuak bultzatzen dituena).

H2 entzuten irakasteko eredu bateratua proposatzen da. Azkenik, hainbat entzumen-motari buruzko ikerketak eta entzumenaren dimentsio soziolinguistikoa aztertuko dira (ad., entzumen akademikoa, norabide biko entzumena). Artikulua etorkizunerako ikerketetarako gomendio batzuekin bukatuko da. Oinarrizko premisa hauxe da: entzumenak hizkuntz ikaskuntzan duen funtsezko rola kontuan hartuta, ikasleek “entzuten ikasi” behar dute, “ikasteko entzun” ahal izan dezaten.