Hizkuntza, kultura transmisioa eta alderdi soziolinguistikoaren aplikazioa euskaltegiko taldeetan

Argitaratua: Friday, 11 May 2007, 10:25 AM
HIZPIDE 66

Hizkuntza irakastea ez da ikasleei ezagutza linguistiko soil batzuk dauden-daudenean eskaintzea. Alderdi soziolinguistikoak berebiziko pisua du egiteko horretan guztian. Makina bat aldiz ekarri da mahai gainera ezagutzaren eta erabileraren arteko desoreka. Hizkuntza, bestalde, gizarteen kulturaren parte garrantzizko bat da. Funtsezkoena askoren ustez, zeren eta hizkuntza, besteak beste, bera osagai deneko kulturaren garraio-tresnarik behinena ere baita.

Euskara irakastea euskal kulturaz janztea ere bada. Artikugileak euskara-irakasle dihardu helduen euskalduntze-alfabetatzean AEKn, eta, aipatutako alderdi horiek aintzat harturik, euskaltegietan duten isla aztertzen du. José María Sanchez Carrión Txepetxen “Un futuro para nuestro pasado” liburuari jarraikiz Motibazioa, ezagutza eta erabilera hirukotea ere aztergai du eta horien guztien gaineko gogoeta eskaintzera datorkigu.