Euskara ikasten Madrilen

Argitaratua: Friday, 11 May 2007, 9:55 AM
Hizpide 66

Euskara ez da bakarrik Euskal Herrian irakasten. Badira munduan zehar hainbat eta hainbat erakunde (unibertsitateak, euskal etxeak, kultur erakundeak,
hizkuntzeskolak) euskara irakasten dutenak. Ezagutzen ditugu Argentinako euskara ikasteko programak, esaterako. Baina hain urrutira joan gabe badira, besteak beste, Madrilen bertan ere hainbat eta hainbat ikasle euskara ikasten ari direnak. María Jesús López madrildarrak euskara ikasi zuen Madrileko Hizkuntz Eskola batean. Jatorrizko hiztunengandik ezin bereiz daitezkeen euskaldun horietako bat da. Eta euskara-irakasle dihardu Madrilgo Jesús Maestro Hizkuntza Eskola Ofizialean. Bere artikuluan Hizkuntz Eskola horretan ari diren euskara-ikasleen berri ematen digu, berriro ere “ezina ekinez egina” esaera egia izan daitekeela baieztatuz.