Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Urrutiko hezkuntzari buruz García Aretio adituaren laburbilduma
- Didakteka
- Created: 3 September 2025
- Visits: 1035
- Comments: 1
- Favorites: 0
Lorenzo García Aretio aditua dugu urrutiko hezkuntzan. Bizitza profesionalean hezkuntzako etapa guztietan aritu da, bai irakasle gisa, bai zuzendaritza-taldeetan; azken urteetan, UNEDeko Hezkuntza Fakultatean. 80 urte betetzerakoan, laburbilduma bat osatzeari ekin dio bere blog akademikoan. Dagoeneko,, 66 sarrera argitaratu ditu 2025eko urtarriletik; 100era iristea da asmoa.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Post
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Didaktika
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
C-testei gertuagotik begiratuz
- Didakteka
- Created: 11 May 2007
- Visits: 1536
- Comments: 0
- Favorites: 0
Gero eta gehiago erabiltzen ari dira hizkuntzen ebaluazioaren alorrean C-test izeneko probak. C-testa Cloze-testaren aldaera bat da. Izan ere, proba-mota horri emandako izena bera Cloze-testaren zordun da. Cloze-testean ez bezala, C-testean aukeratutako hitzak –biz bat– testutik kendu beharrean, bertan uzten dira, baina, eskuin aldeko erdia ezabatuta. Proba-mota horren inguruan egindako azterlanetan bistaratzen denez, baditu hainbat abantaila usadiozko Cloze-testekin alderatuta.
Cloze-testei batzuek egindako maiseoen artean baliotasun eskasa da aipatuena. Cloze-testek testu bakarra dute oinarri. Eta desabantaila izaten da hori ikasle batzuek asko jakin dezaketelako gaiaz eta beste batzuek, berriz, ez hainbeste. C-testaren bidez, irakurmenetik harago, hizkuntza trebetasun orokorra neurtzen da. Bat datoz horretan gaia jorratu duten aditu gehienak. Eta azterlanen emaitzen arabera, Cloze-testa baino baliotasun handiagokoa da. Fidagarritasunari dagokionez ere oso koefiziente altuak eskaintzen dira.
Artikuluan esaten dugu Euskararen irakaskuntzan ere mereziko lukeela erabiltzea C-testa baldin-eta, sakonetik aztertutakoan, ikusiko balitz egokia dela. Erabilera-eremu bat aipatzen dugu bereziki: mailaketa. Horrek ez du bazter uzten, noski, probak beste era batzuetara erabil daitezkeela. Baina, dituen ezaugarriengatik (aplikazio eta zuzenketa erraza, besteak beste) mailaketa da, ezbairik gabe, adituek aitortzen dioten erabilera-modu egokienetako bat.
- Atala:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Areas of knowledge:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 66
Hizkuntza, kultura transmisioa eta alderdi soziolinguistikoaren aplikazioa euskaltegiko taldeetan
- Didakteka
- Created: 11 May 2007
- Visits: 1346
- Comments: 0
- Favorites: 0
Hizkuntza irakastea ez da ikasleei ezagutza linguistiko soil batzuk dauden-daudenean eskaintzea. Alderdi soziolinguistikoak berebiziko pisua du egiteko horretan guztian. Makina bat aldiz ekarri da mahai gainera ezagutzaren eta erabileraren arteko desoreka. Hizkuntza, bestalde, gizarteen kulturaren parte garrantzizko bat da. Funtsezkoena askoren ustez, zeren eta hizkuntza, besteak beste, bera osagai deneko kulturaren garraio-tresnarik behinena ere baita.
Euskara irakastea euskal kulturaz janztea ere bada. Artikugileak euskara-irakasle dihardu helduen euskalduntze-alfabetatzean AEKn, eta, aipatutako alderdi horiek aintzat harturik, euskaltegietan duten isla aztertzen du. José María Sanchez Carrión Txepetxen “Un futuro para nuestro pasado” liburuari jarraikiz Motibazioa, ezagutza eta erabilera hirukotea ere aztergai du eta horien guztien gaineko gogoeta eskaintzera datorkigu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 66
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika


