Irakasbil
Ebaluazioa
Ebaluazioa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Oral corrective feedback in theory and practice (Roothooft, H.)
- Didakteka
- Created: 5 December 2025
- Visits: 778
- Comments: 1
- Favorites: 1
Liburu honek ahozko feedback zuzentzaileari buruzko ikerketa eta praktika eskaintzen ditu, atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan. Egileak aztertzen du noiz den eraginkorra erroreak zuzentzea, zein FZ mota diren egokienak, eta nola eragiten duten ikasleen ezberdintasunek. Liburua teoria, ebidentzia eta gomendio praktikoen inguruan dago antolatua.
"La evaluación formativa. Estrategias eficaces para regular el aprendizaje" (Mariana Morales eta Juan Fernández)
- Didakteka
- Created: 16 September 2025
- Visits: 903
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ebaluazioa ezinbesteko tresna da, ikas-irakas prozesua hobetzeko eta kalitate handiagoko hezkuntza lortzeko. Ebaluazioak dituen funtzioen artean, formatiboak eragin handia du ikasleen hazkuntza sustatzeko, ikaskuntzak hobetzeko bidea erregulatu eta gidatzen baitu. Alderdi hori aintzat hartuta, oso interesgarria da Mariana Morales eta Juan Fernándezen liburua: "La evaluación formativa: estrategias eficaces para regular el aprendizaje". Testuak ikuspegi hurbila, praktikoa eta zorrotza eskaintzen du. 2022an argitaratutako liburua 150 orrialde ingurukoa da; hizkuntza argi eta zuzena erabiltzen du, eta erraz irakurtzen da. Hiru bloke nagusi ditu; gainera, Neus Sanmartí-ren hitzaurre batekin hasten da eta eranskin bat du bukaeran.
Ikaskuntza kooperatiboaren ebaluazioa: "3-2-1" teknika
- Didakteka
- Created: 14 July 2025
- Visits: 963
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ikaskuntza kooperatiboa hezkuntza-metodologia bat da, irakasleen eta ikasleen arteko lankidetzaren onurak areagotzeko. Sarrera honetan, ikaskuntza kooperatiboaren ebaluazioarekin lotutako zenbait teknika, erreminta eta irizpide aurkezten da, baita hausnarketarako hainbait puntu ere.
Hizkuntza-eskakizun asimetrikoak
- Didakteka
- Created: 29 April 2025
- Visits: 981
- Comments: 0
- Favorites: 1
"Uneven language profiles & differentiated language requirements" izeneko txostenak hizkuntzen ebaluazio bidezkoagoa bultzatzea du helburu, Carlsenek, Roccak eta Machettik idatzi eta ALTEren —Association of Language Testers in Europe—LAMI taldeak —Language Assesment for Migration and Integration— 2023an argitaratu du. Bereziki, migratzaile helduen hizkuntza-profil desorekatua —trebetasun batzuetan maila handiagoa beste batzuetan baino— ohikoa dela azpimarratzen du, eta horren araberako ebaluazio- eta eskakizun-ereduak proposatzen ditu. Gogoan izan dezagun, inoiz adierazi dugun bezala, Eusko Jaurlaritzaren izenean HABE dela ALTEko eskubide osoko kideetako bat.
HEOCeko adierazpide linguistiko batzuek B2 eta C1 azterketetako idazlanetan duten isla. HABE-IXA corpusa aztergai
- Argitalpenak
- Created: 7 April 2025
- Visits: 876
- Comments: 0
- Favorites: 0
Lan honetan Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumeko adierazpide linguistiko zehatz batzuek benetako ekoizpenetan zer-nolako agerpena eta erabilera duten ezagutzeko burutu den ikerketa aurkeztuko da. Egiaztatze-prozesuetan aritu izan diren hainbat adituk HEOCeko adierazpideen artean B2 eta C1 mailetan erabiltzeko desiragarri diren 5 fenomeno lehenetsi ondoren, HABE-IXA corpuseko 240 idazlan aztertu dira. Horretarako Markin tresnaren bidez aukeratutako adierazpide linguistikoen agerpen-kopurua, erabilera zuzenak eta erabilera okerrak eskuz etiketatu dira.
Horrela, teoriak (HEOCak eta adituek) diotena eta ekoizpen errealek islatzen dutenaren arteko aldea enpirikoki aztertuz, bai hizkuntzalaritza konputazionalaren alorrean interes orokorra dutenentzat, bai euskararen irakaskuntza- eta ebaluazio-esparruetan jarduten duten eragileentzat, ekarpen bat egitea da artikulu honen xede nagusia.
Elebidunen lehen hizkuntzak (H1) idatzizko gaitasunean izan dezakeen eragina
- Didakteka
- Created: 11 February 2025
- Visits: 548
- Comments: 0
- Favorites: 1
Elebidunen lehen hizkuntzak (H1) idatzizko gaitasunean izan dezakeen eragina aztertu dute Paula Elosuak eta David Lasabagasterrek artikulu honetan, 'An analysis of the impact of the L1 on bilinguals’ writing competence', Journal of Second Language Writing aldizkarian argitaratua. Orain arte, bigarren hizkuntzaren (H2) jabetzearen eta, bereziki, H2ren idazmenaren ikerketa-eremuetan ingelesa izan da gehienetan aztergai. Hala ere, ikertzaile ugariren iritziz, bada garaia ingelesaz bestelako hizkuntzak kontuan hartzeko, eleaniztasuna baita ohikoena eta ez salbuespena, mundu osoan. Zehazki, hizkuntza gutxituak ez dira aintzat hartuak izan H2ren idazmenari buruzko bibliografian, eta ikerlan honek hutsune hori bete nahi du.
"Paradigmas lingüísticos en la enseñanza y aprendizaje de lenguas" (Soto Aranda, B., Penas Ibáñez, M. ª A. eta Ivanova, O.)
- Didakteka
- Created: 29 January 2025
- Visits: 819
- Comments: 0
- Favorites: 1
Atzerriko hizkuntzen eta bigarren hizkuntzen didaktikaren garrantzia nabarmen areagotu da azken hamarkadetan. Bigarren hizkuntzak menderatzea funtsezkoa da XXI. mendeko herritarren garapen profesional eta pertsonalerako. Hori dela eta, hizkuntza-irakasleek, filologian, hizkuntzalaritzan edo itzulpengintzan adituak izateaz gain, bereziki prestatuta egon behar dute gai pedagogiko zehatzetan, hala nola metodologian, teknologia berrien bidezko irakaskuntzan, irakaskuntzaren berrikuntzan edo ebaluazio-sistemetan.
Liburuaren helburua da atzerriko hizkuntzen irakaskuntzara hurbiltzea, gaur egungo ikuspegitik. Bederatzi kapituluren inguruan eraikitzen da lana, eta horietan hizkuntzen ikaskuntzaren funtsezko hainbat gai jorratzen dira; adibidez, irakaskuntza- eta ebaluazio-metodoak, gaitasun eta trebetasun espezifikoen didaktika, ikasleen profil desberdinak edo informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT).
1247 - El qué y el cómo: Principios metodológicos y herramientas de trabajo para incluir la mediación en mis clases y exámenes de euskera (Bitartekotza: zer eta nola. Oinarri metodologikoak eta lan-tresnak, bitartekotza klaseetan eta azterketetan txertatzeko)
- Didakteka
- Created: 24 March 2025
- Visits: 1049
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ikastaro hau euskara-eskoletan bitartekotza nola txertatu (bai irakas-, bai ebaluazio-prozesuetan) aztertu nahi duten irakasleei dago zuzenduta, eta komunikazio-modu horrek euskararen irakaskuntzarako dituen aukerak aztertuko dira bertan. Era berean, euskara-eskoletan bitartekotza lantzen hasita dauden irakasleen gaitasun didaktikoetan ere sakondu nahi da. Ikastaroa bitartekotzaren ikas-irakas prozesuetan ardaztuko da, baita ebaluazio formatiboaren prozesuetan ere, eta EEMBaren komunikagaitasun-maila guztietan. Azkenik, bitartekotza ebaluazio-prozesu egiaztatzaileetan nola txertatu ere aztertuko da, 2024an C2 maila egiaztatzeko azterketetan txertatu baitu HABEk, eta arreta berezia jarriko da B2-C1 mailetan.






