Irakasbil
Didakteka
"Evaluación como acción para el aprendizaje" enTERA2.0 aldizkari digitalaren zenbaki berria
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
- Visits: 356
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ebaluazioa du gai Espiral elkarteak argitara ematen duen enTERA2.0 aldizkari digitalaren azken zenbakiak; "Evaluación como acción para el aprendizaje" izenburua jarri diote. Ebaluazioari ikuspegi askotatik heltzen dioten ahots eta esperientzia ugari bildu dituzte. Doan deskarga daiteke aldizkari osoa.
Zenbaki hau oso interesgarria da ebaluazioa berrikusi eta eraldatu nahi duten irakasleentzat. Ikuspegi teoriko sendoak eta esperientzia errealak uztartuz, ebaluazioa ikaskuntzaren motor gisa ulertzeko gakoak eskaintzen ditu, hezkuntza bidezkoago, inklusiboago eta esanguratsuagorantz aurrera egiteko. Azken finean, ebaluazioa neurtzeko tresna bat izatetik ikaskuntza hobetzeko ekintza batera pasatzeko ibilbidea proposatzen du.
Artikuluak
¿Qué evaluación para qué aprendizajes? (Mª Antonia Casanova)
Ebaluazio-ereduen eta gaur egungo hezkuntza-helburuen arteko koherentzia aztertzen du egileak. Azpimarratzen du ebaluazio formatibo eta jarraituaren beharra, konpetentzien garapena benetan baloratu ahal izateko. Azterketa bakarrean oinarritutako ikuspegi murriztailea gainditzearen alde egiten du. Kontzeptu teorikoak gogoratzeaz gain, ebaluazio formatiboa nola egin lantzen du: datuak lortzeko teknikak (behaketa, galdeketa, elkarrizketa, grabaketa, argazkia-ahotsa), datu horiek aztertzekoak (triangulazioa, edukiaren analisia) eta ebaluaziorako tresnak (anekdota-bilduma, ikaskuntza-galdetegia, kontrol-zerrenda, balorazio-eskala / errubrika, audioa / bideoa / argazkia)
Evaluación formativa y decisiones docentes: entre la intención pedagógica y las condiciones de la práctica (Rebeca Anijovich eta Gabriela Cappelletti)
Ebaluazio formatiboaren ezarpenak dakartzan erronka kulturalak eta instituzionalak aztertzen dituzte. Egileek ohartarazten dute ebaluazio-mota horrek eskolaren kultura osoa eraldatzea eskatzen duela, kalifikazioan oinarritutako kontrol-logikatik urrunduz.
El ciclo de la evaluación para el aprendizaje. Guía práctica para planificar, acompañar y reflexionar (José María Falcó)
Ebaluazioa bidaia eraldatzaile gisa aurkezten digu, eskolako ekintzaren aurretik, bitartean eta ondoren garatzen dena. Ziklo bat proposatzen du; ikasleen inplikazioa eta etorkizunera begirako proalimentazioa funtsezko elementu gisa azpimarratzen dira. Proelikadura kontzeptua zein horren zazpi gakoak azaltzen ditu bukaeran.
Generación de preguntas que promuevan el aprendizaje en el marco de la evaluación formativa (Juan Fernández)
Galderen diseinuak pentsamendu sakona aktibatzeko duen garrantzia aztertzen da. Erantzun zuzen bakarra bilatzen ez duten eta eztabaida sustatzen duten "funtsezko galderak" nola diseinatu azaltzen du
Evaluación formativa en la cooperación (Tomás García Ruiz)
Ikaskuntza kooperatibo eraginkorra eta ebaluazio formatiboa banaezinak direla azpimarratzen da. Egileak tresna praktikoak proposatzen ditu, hala nola elkarrekin sortutako errubrikak edo talde-koadernoak, ikasleen erantzukizuna, metakognizioa eta gizarte-trebetasunak indartzeko.
Desde la retroalimentación como herramienta hacia el aprendizaje (Domingo Chica)
Feedbackaren dimentsio pedagogikoa sakontzen da, feed up, feedback eta feed-forward kontzeptuak bereiziz. Atzeraelikadura ulergarria, erabilgarria eta ekintzara bideratua izan dadin estrategiak eskaintzen ditu, zereginari, prozesuari eta autorregulazioari erreparatuz
Evaluación educativa con inteligencia artificial: hacia procesos más justos, inclusivos y personalizados (Ana Municio eta Azucena Vázquez)
Adimen artifizialak ebaluazioan dituen aukerak eta erronka etikoak aztertzen dira, irakasleen erabaki pedagogikoak laguntzeko ikuspegi kritikotik. Burokrazia murrizteko eta feedback proaktiboagoa emateko potentziala azpimarratzen dute. Horretaz aparte, prompt eraginkorrak sortzeko gako praktikoak ematen dituzte, teknologia lagun bihurtzeko.
¿Cómo llegar a la calificación desde una evaluación criterial? (Enrique Guerrero)
Irizpidezko ebaluaziotik kalifikaziora igarotzeko prozesua azaltzen da, araudiak ezartzen duena bete ahal izateko. Irizpideak lorpen-adierazle zehatzetan bereiztea proposatzen du, kalifikazioa justua, gardena eta ikasleen aniztasunarekin errespetuzkoa izan dadin
Sin notas: una comunidad de aprendizaje en un pódcast (Mariana Morales eta Belén Palop)
"Sin notas" komunitatearen esperientzia aurkezten da. Proposamen honek ebaluazioa kalifikazio numerikoen diktaduratik askatu eta ikaskuntza-prozesuaren erdigunean jartzea du helburu, ebaluazio formatiboaren bidezko komunitate bat sortuz
Eta testu labur gehiago
Halaber, artikuluen artean badaude galderak eta adituek horiei emandako erantzunak:
- nola lortu ebaluazioak ikasleen ikaskuntzan benetan laguntzea, kalifikazio hutsean geratu gabe;
- nola lortu ebaluazioa ikaskuntzari laguntzeko tresna izatea, eta ez emaitzak neurtzeko soilik;
- nola lagun dezake ebaluazioak ikasleak bizitzaren benetako erronketarako prestatzen;
- nola eraldatzen duen adimen artifizialak ebaluazioa, eta zer erronka etiko dakarren gertakari horrek.
Zenbakiaren amaieran, Apuntes para la reflexión atalak gogoeta labur baina esanguratsuak biltzen ditu. Besteak beste, honako hauek lantzen dira: ebaluazioa ikaskuntza errazteko tresna gisa ulertzeko beharra, ebaluazio konpetentzialaren “iparrorratza”, azterketaren motibazio-balioa, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren eta ebaluazioaren arteko harremana eta adimen artifizialaren ekarpena.
Testu hauek. azken finean, hausnarketarako bidea eskaintzen diote irakurleari, eguneroko praktikan eragin zuzena izan dezaketen galderak irekitzen baituzte.