Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Keinuak hizketa-ekoizpenean eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko abuztuak 3
- Bisitak: 148
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikerketek erakutsi dute hizketa-ekoizpenean eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan keinuek funtzio garrantzitsua dutela. Hizketan, hitzak berreskuratzen eta diskurtsoaren jarioa errazten laguntzen dute, bereziki keinu lexikalek (ikonikoek eta metaforikoek), informazio bisual-espaziala aktibo mantenduz hitz egokiak aurkitzea errazten baitute. Keinuak lau multzotan sailkatu ohi dira: enblemak, deiktikoak, erritmikoak eta lexikalak. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarriak, gainera, keinuak gaitasun eleaniztunaren eta kulturaniztunaren osagai gisa ikusten ditu
- Atala:
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Aniztasuna
- Sarrera-egilea:
- Villoslada Fernández, Iñaki
Un cerebro lleno de palabras (Horno Chéliz, Mamen)
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko apirilak 10
- Bisitak: 357
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Un cerebro lleno de palabras" liburuan, modu argi eta ulergarrian azaltzen du Mamen Horno Chéliz irakasleak hitzak nola antolatzen, aktibatzen eta eskuratzen diren gure buruan, eta nola baldintzatzen duten sare semantikoek ikaskuntza, berreskuratzea eta komunikazioa. Egileak erakusten du hiztegia ez dela elementu solteen bilduma, lotura kognitibo eta afektibo konplexuen sare bat baizik; horregatik, testuinguru esanguratsuetan oinarritutako ikaskuntza, elkarketak eta lotura semantikoak lantzea funtsezkoak dira, bai lexiko berria finkatzeko, bai galdua berreskuratzeko. Landutako alderdi askok badute interesik helduen euskalduntzean dihardutenentzat.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Erreseina
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizkuntza-arloa:
- Psikolinguistika
- Sarrera-egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
Nola irakatsi lexikoa
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko urtarrilak 15
- Bisitak: 567
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Testuak hiztegiaren irakaskuntzaren garrantzia azpimarratzen du ikuspegi lexikotik abiatuta. "Lexical aproach" delakoan, kolokazioek, bloke lexikoek eta esamolde finkoek funtsezko rola jokatzen dute hizkuntzaren erabileran. Irakatsi beharreko lexikoaren hautaketan hitzen erabileraren maiztasuna, erregistroa eta ikasleen interesak kontuan hartu behar dira.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Pedagogia
- Sarrera-egilea:
- Villoslada Fernández, Iñaki
Adimen artifizialarekin euskara praktikatzeko aukera
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko martxoak 7
- Bisitak: 1239
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Sarrera honetan, adimen artifizialaren bidez euskaraz hitz egiteko aukera bat aurkezten da. Adimen artifizialaren bidez. Gaur egun, ChatGPT mugikorretarako aplikazioak, esaterako, "Advanced Voice" funtzioa eskaintzen du, eta, horri esker, erabiltzaileek euskaraz hitz egin dezakete, eta, nahi izanez gero, aldi berean edo elkarrizketaren ondoren, transkripzioa ikusi ere bai. Tresna honek mintzamena lantzeko eta hizkuntza-gaitasuna hobetzeko baliabide berriak eskaintzen ditu. Funtzio hori aktibatzeko, aplikazioa deskargatu eta mikrofonoaren ikonoa sakatu besterik ez da egin behar. Adimen artifiziala lagungarri izan daiteke euskara praktikatzeko, urrutiko mintzalagun digital gisa erabiliz.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Edukiak:
- Elkarreragina
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Azterketen Diseinu Unibertsala (UTD): Hizkuntza-ebaluazio bidezko eta inklusiboago baten bila
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko abenduak 17
- Bisitak: 798
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Nola sortu hizkuntza-azterketa inklusiboagoak eta fidagarriagoak? Azken urteotan, gero eta gehiago hitz egiten da hizkuntza-ebaluazioetan aniztasunari eta inklusibitateari erantzuteko beharrari buruz. Cadizko Hizkuntza Eskolan azaroaren 15ean eta 16an ospatu ziren GIELEren jardunaldietan, Antonia Liberalen "Atención a la diversidad / adaptaciones" tailerrean parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan, hizkuntza-mailen egiaztapenean Azterketen Diseinu Unibertsala (Universal Test Design, UTD) aplikatzeko gako interesgarriak jorratu ziren.
Sarrera honetan, UTDk hizkuntza-ebaluazio bidezkoago bat lortzeko eskaintzen dituen printzipioak, HABEren eguneroko jardunarekin duen lotura, eta bere aplikazio praktiko nagusiak azalduko ditugu.
- Atala:
- Egilea:
- Villoslada, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Aniztasuna
“Gamificación en ELE: la transformación de un examen final en un juego (de escape)” artikuluaz
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko azaroak 20
- Bisitak: 1047
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Artikulu honetan, Susana Madinabeitia idazleak gaztelaniaren irakaskuntzan amaierako ebaluazioa egiteko gamifikazio-proba bat (ihes-gela) erabiltzearen esperientzia azaltzen digu.
Hasteko, gamifikazio-probaren nondik norakoak azaltzen dizkigu. Proposatzen den ebaluazio-proba 30 minutukoa izango da, gutxi gorabehera, eta gaitasun digitala, pentsamendu kritikoa eta talde-lana ebaluatzen ditu. Aurretik, ebaluazio-proba nolakoa izango den azaldu ondoren, ikasleei zenbait jarraibide ematen dizkie irakasleak, egunean bertan: “ezin duzue gelatik atera, gaztelaniaz hitz egin behar duzue eta taldean lan egin behar duzue”. Horretaz gain, irakaslea ez da gelan egongo eta bideokonferentziaz jarraituko du saioa, baina txata erabil dezake saioaren jarraipena egiteko eta ikasleen lana bideratzeko. Azken probaren xedea izango da ikasleek jarduera egin ahal izatea eta amaierara iristeko gai izatea, euren kabuz edo ahalik eta laguntza gutxienarekin. Horrela, joko-mota honen bidez, ikasleek hizkuntza-gaitasuna garatuko dute eta hizkuntza-ezagutza modu atsegin eta errazean barneratuko dute.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Liburua
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Ebaluazioa
- Hizkuntza
- Sarrera-egilea:
- Labaka Usabiaga, Ana
Ahozko elkarreragina eta ikaskuntza eskolan: irakaslearen esku-hartzearen gakoak (Clavel Martínez, A.)
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko uztailak 15
- Bisitak: 1066
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ahozko elkarreragina eta ikaskuntza lantzen ditu Alicia Clavel Martínez adituak "Discurso, comunicación y gestión del aula de ELE" liburuaren hirugarren kapituluan. Kapituluaren helburua da azaltzea ahozko elkarreragina lantzeko irakaslearen esku-hartzearen gakoak. Bere hitzetan, eskolan sortzen diren elkarreraginezko aukera esanguratsuak aurreikusi gabeak izaten dira, planifikatu gabeak. Badakigu irakasleak ikasleen arreta, motibazioa eta parte-hartzea lortzeko ahaleginetan ibiltzen direla etengabe, baina, batzuetan ez dira probetxuz erabiltzen ahozko eragineko aukerak curriculumaren presioa, denbora-eskasia, azterketak… direla-eta. Ondorioz, planifikatutako bestelako lanek hartzen dute lehentasuna. Irakaslearen iritziz, edozein une (aurreikusiak edo aurreikusi gabeak) baliatu behar da ikasleek eskolan hitz egin eta elkarreragina sor dezaten.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Elkarreragina
- Sarrera-egilea:
- Labaka Usabiaga, Ana
Antsietatea eta ikaskuntza birtuala
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko ekainak 7
- Bisitak: 934
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Itzulpen Saila 58. zenbakian argitaratu zuen HABEk 2024an "Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA)" erreferentziazko liburuaren euskarazko bertsioa.
Sarrera honetan, Zsuzsanna Bárkányi irakasleak idatzitako "Antsietatea eta ikaskuntza birtuala" izenburupeko 6. kapituluaren zenbait ideia nagusi azaleratuko dira; nagusiki, praktikarako gomendioak. Izan ere, antsietateak eragotzi egiten du ikasleek ekoizpeneko jardueretan parte hartzea eta frogatuta dago batzuetan ikasleek, nahiz eta ahozko ekoizpeneko jarduerak egin, askotan ez dituztela partekatzen, ondo ez hitz egiteko beldurragatik.
Halaber, ikerketaren emaitzek erakusten dute, atzerriko hizkuntza batean ahoz adieraztean antsietatea gutxitzen duten testuinguruak eta estrategiak egon arren, ez dagoela antsietatea minimizatzen duen ikaskuntza-testuingururik. Ondorioz, irakasleek antsietatea ikasprozesuaren aldagaitzat kontuan hartu behar dute eta hura kudeatzen jakin irakaskuntza-maila eta -testuinguru guztietan.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Erreseina
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Sarrera-egilea:
- Mungia Idarreta, Alex







