Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
H16-21 - Teknologiak eta gaitasun digitalak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko gakoak
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2021(e)ko apirilak 28
- Bisitak: 2584
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Bizimodua eraldatu egin digute teknologiek; aldaketa handia eta etengabekoa da. Egoera horren aurrean, bizitza osoan ikasteko jarrera eta konpromisoa, etengabeko ikaskuntza alegia, izan daiteke erantzuteko bide egokia. Badago 2020an ustekabean agertu zenetik gure bizitzetan dugun beste funtsezko baldintzatzaile bat: COVID 19a. Pandemiak hainbat esparrutan dauden alderdi ahulak eta sendoak, mehatxuak eta aukerak azalarazi ditu; hezkuntzaren eremua oro har, eta horren baitako helduen euskalduntzea beraz, ez da salbuespena izan.
Halaber, izugarri zabaldu dute teknologiek antzeko interesak dituzten pertsonak aurkitzeko modua. Hau honela, besteekin eta besteengandik betidanik eman den gertaera bada ere, biderkatu egin dira bide horiek teknologien eta Interneten eraginez. Arriskuak eta mugak egon arren, egun komunitateek garapen profesionalerako, prestakuntzarako eta geure burua bizitza osoan janzteko aukera eskaintzen dute.
Teknologiak ikuspegi kritikotik aintzat hartuz, irakasle eta ikasleen gaitasun digitalak areagotuz, elkarrekin/elkarrengandik ikasteaz hausnartzeko zein hizkuntzen ikas- eta irakas-prozesuetan erabakiak hartzeko tartea izango dugu ikastaro honetan.
- Atala:
- Egileak:
- Murua Anzola, Iñaki
- Arroyo Sagasta, Amaia
- Fernández Olaskoaga, Lorea
- Dokumentu-mota:
- HABE & EHU Udako ikastaroak
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
- Jardueraren egoera:
- Bukatuta
- Jardueraren antolatzaileak:
- HABE
- EHU-UPV
Berbanet ekimena: Bizkaiko Foru Aldundiko langileen artean euskara online eta modu librean praktikatzeko proiektua
- Argitalpenak
- Sortua: 2021(e)ko apirilak 26
- Bisitak: 2207
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2020an gurean ezarri zen pandemia-egoeran, lana telematikoki egitea bultzatu zen, eta langileen arteko aurrez aurreko elkarreraginak asko gutxitu ziren, baita Bizkaiko Foru Aldundian ere. Hori dela eta, "Berbanet" izeneko proiektua jarri zen abian. Ekimen horretan, euskaraz hitz egiteko ohitura handia zeukan langile bat ("berbalaguna") euskaraz hitz egiteko ohitura gutxi zeukan langile batekin ("berbalaria") harremanetan ipini zen, eta astean ordu erdiz, elkarrekin euskaraz hitz egiteko aukera izan zuten baliabide telematikoak erabiliz. Praktikaldia BFAn lanean ari diren trebatzaileek antolatu eta gidatu zuten. Ekimenak iraupen mugatua izan zuen, hiru hilekoa hain zuzen ere, eta egindako inkesten emaitzak aztertuta, langileen balorazioak oso positiboak izan ziren.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- e-Hizpide zenbakia:
- 97
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak
DigCompEdu eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria: ahozko online elkarreragina FlipGrid eta WhatsApp-ekin
- Argitalpenak
- Sortua: 2021(e)ko apirilak 12
- Bisitak: 2652
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Teknologia, erritmo desberdinetan, ikasgelaren fisionomia taxutzen duen elementu bat gehiago da hezkuntzan. Ikasgelaren barruan eta kanpoan lan egitea errazten duen programazio batean hura egoki integratzea funtsezkoa izan daiteke ikaskuntza- edo irakas-kuntza-esperientzia atsegin baterako, eraginkortasunari eta motibazioari dagokienez. Artikulu honetan, teknologia aurrez aurreko eskoletan txertatzeko sei etapako eredutik abiatuko gara, urrats horiek ikaskuntza autonomoa eta ikasgelaz kanpoko elkarreragina errazten baitituzte, eta, hortaz, ikasleak luzaroago daude xede-hizkuntzaren eraginpean, beren profil digitala eta lankidetza-ikaskuntza garatuz. Adibide gisa, bideoen bitartez parte hartzeko sare sozial bat proposatuko dugu, Flipgrid, eta istanteko mezularitza-sareetako ahots-oharrak erabiltzea –WhatsApp, adibidez, edo, bestela, Telegram edo Signal–.
Esparru teoriko modura, Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren (EEMB) Companion Volume edo Liburu Osagarriaren «online elkarreragina» inbentario berritik eta DigCompEdu gisa ezagutzen den Irakasleen gaitasun digitalerako esparru europarretik abiatuko gara. Hau da gure helburua: XXI. mendeko irakasleengan jarrera esperimentalak sustatzea eta ikaskuntza aktiboaren elementu batzuk adibide gisa jartzea, ikasgelatik kanpo ahozko online elkarreragina sustatzeko diseinatutako proposamen didaktikoen bidez, eskolan irakasleak beteko baitu ezinbestekoa den gidariaren rola.
- Atala:
- Egileak:
- Juan-Lázaro, Olga
- Bernardo Jiménez, Aránzazu
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- e-Hizpide zenbakia:
- 97
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak
Autoebaluazio baliagarria eta atsegina sustatzeari buruzko web-mintegia (Sanmartí, N.)
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko apirilak 12
- Bisitak: 2584
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
“Cómo promover una autoevaluación útil y gratificante” web-mintegia antolatu zuen Mondragon Unibertsitateak 2020ko maiatzean; Neus Sanmartí izan zen hizlaria. Didaktikan aditua dugu, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedratiko izan ondoren, irakasle emeritua da egun.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
MoodleMoot Euskadi #mooteu21
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2021(e)ko apirilak 8
- Bisitak: 1998
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
"Covid eta gero, zer? Ikaskuntzak eta erronkak pandemia-egoeran" da aurtengo MoodleMoot Euskadi topaketak duen izenburua. Online izango da ekainaren 4an eta izen-ematea doakoa da.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Albistea
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Jarduera mota:
- Online
- Irakasten-arloak:
- Moodle trikimailuak
- Jardueraren antolatzailea:
- Beste
Ezagutu zure garuna ikasten ikasteko (Ruiz Martin, H.)
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko martxoak 26
- Bisitak: 2207
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
2020ko ekainean eman genuen argitara “Ikaskuntzaren ikuspegi zientifikoa” sarrera. Bertan, Héctor Ruiz Martín-i eginiko elkarrizketa bat laburbildu genuen. Orduan iragarritakoari jarraikiz, “Ezagutu zure garuna ikasten ikasteko” liburu euskaratua plazaratu zuten irailean. Argitalpen horren berri laburra dakargu oraingo honetan.
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Liburua
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
ALTE 1st International Digital Symposium
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2021(e)ko martxoak 23
- Bisitak: 1636
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Apirilaren 28tik 30era egingo da ALTE (Association of Language Testers in Europe) erakundeak antolatutako lehenengo nazioarteko sinposio digitala. Izenburua, honako hau: "Safeguarding the Future of Multilingual Assesment in the Post-Covid World".
- Atala:
- Egilea:
- ALTE (Association of Language Testers in Europe)
- Dokumentu-mota:
- Albistea
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
- Jarduera motak:
- Online
- Jardunaldia
- Jardueraren antolatzailea:
- Beste
Irakasbil: komunikatzeko bide berriak
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko martxoak 16
- Bisitak: 1907
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Irakasbil webgunearen edukien berri zabalagoa emateko asmoz, beste bi bide ireki ditugu azken egunotan. Hala, e-Berrikaria izeneko newsleterra edo buletina eta Facebook eremuko orrialdea batu zaizkio 2014an sortutako @Irakasbil Twitterreko erabiltzaile-kontuari .
- Atala:
- Egilea:
- @Irakasbil
- Dokumentu-mota:
- Albistea
- Jakintza-arloa:
- Teknologia







