Primeran! B2: jardun biko eredua ikasmaterialetan

Argitaratua: Tuesday, 11 May 2021, 8:50 AM
Maider Barandiaran eta Aitor Ogiza

Dagoeneko erabilgarri dugu Primeran! B2 ikasmateriala. Joera didaktiko gaurkotuenei helduta, teknologiak eskaintzen dituen baliabideak uztartu zaizkio euskarri fisikoari, jardun biko ereduan erabiltzeko ikasmaterial aitzindaria osatzeko.

Artikulugileek argitalpenaren ikuspegi zabala eskaini digute. HEOCaren mailakatze-eskeman kokatuta, egitasmoa gidatu duten irizpide metodologiko nagusiak azaldu ondoren, ikasmaterialak erabiltzaileari proposatu dizkion baliabideak aurkeztu dituzte: Ikaslearen liburua eta hura elikatzeko ezinbesteko ikus-entzunezko materialak eta jarraibideak. Era berean, Primeran! B2 erabiltzeko argibideak eman dituzte. Ikastunitateen egitura didaktikoa argitu dute, eta jardun biko ikasteredua nola uztartzen zaion metodoari azaldu dute.

https://doi.org/10.54512/OAUD9512

Beste eduki interesgarriak

Primeran! B2

PRIMERAN! B2 materialaren aurkezpen-saioetan ikus-esandakoak

PRIMERAN! B2 materiala aurkezteko online saioetan zuzenean esku hartzeko aukerarik izan ez zutenentzat, otsailaren 19ko saioaren bideo-grabazio editatua eta aurkezpenean erabilitako dokumentazio osatua daude hemen eskura.