PRIMERAN! B2 materialaren aurkezpen-saioetan ikus-esandakoak

Argitaratua: Friday, 26 February 2021, 10:03 AM
Primeran! B2

2021eko otsailaren 12an eta 19an egin ziren PRIMERAN! B2 materiala aurkezteko online saioak 

Egitasmoaren arduradunak, Eskarne Lopetegik, eta Maider Barandiaran eta Aitor Ogiza (Toto) egileek eskainitako azalpenak arreta handiz jarraitu zituzten hainbat euskaltegi eta ikastetxetako ordezkariek. Galdera-erantzunen tartean ere informazio-truke aberasgarria egon zen.

Saioetan zuzenean esku hartzeko aukerarik izan ez zutenentzat, hona hemen otsailaren 19ko saioaren bideo-grabazio editatua eta aurkezpenean erabilitako dokumentazio osatua.


  • Powerpoint aurkezpena (ikus behean erantsitako fitxategia)
  • Bideoa. 1. atala. Hizlaria: Maider Barandiaran

 

 

  • Bideoa. 2. atala. Hizlaria: Aitor Ogiza

 

 


Egitasmo honen gaineko zalantza edo iradokizunik izaterahauexek dira HABEren Metodologia eta Edukien Arloko lantaldearekin harremanetan jartzeko bideak: ikasmaterialak@habe.eus posta-helbidea eta 943022612 telefono-zenbakia.

Beste eduki interesgarriak

Primeran B2

Primeran! saileko B2 mailako bigarren eskuliburua argitaratu da

PRIMERAN! B2.2, materialaren bigarren eskuliburua argitaratu du HABEk. 2020ko irailean kaleratu zen PRIMERAN! B2.1 eskuliburuarekin batera, B2 mailako argitalpena osatzen du. www.primeranb2.ikasbil.eus atariko edukiak ere eguneratu egin dira, PRIMERAN! B2 egitasmoaren osagai guztiak ikasle eta irakasleen esku jarriz.
Maider Barandiaran eta Aitor Ogiza

Primeran! B2: jardun biko eredua ikasmaterialetan

Dagoeneko erabilgarri dugu Primeran! B2 ikasmateriala. Joera didaktiko gaurkotuenei helduta, teknologiak eskaintzen dituen baliabideak uztartu zaizkio euskarri fisikoari, jardun biko ereduan erabiltzeko ikasmaterial aitzindaria osatzeko. Artikulugileek argitalpenaren ikuspegi zabala eskaini digute. HEOCaren mailakatze-eskeman kokatuta, egitasmoa gidatu duten irizpide metodologiko nagusiak azaldu ondoren, ikasmaterialak erabiltzaileari proposatu dizkion baliabideak aurkeztu dituzte: Ikaslearen liburua eta hura elikatzeko ezinbesteko ikus-entzunezko materialak eta jarraibideak. Era berean, Primeran! B2 erabiltzeko argibideak eman dituzte. Ikastunitateen egitura didaktikoa argitu dute, eta jardun biko ikasteredua nola uztartzen zaion metodoari azaldu dute. https://doi.org/10.54512/OAUD9512