Prestakuntza-jarduerak

1198 - ¿Cómo gestionar emocionalmente el aula? La afectividad en el aula de lenguas

Argitaratua: Wednesday, 28 April 2021, 10:08 AM
María del Carmen Méndez

Irakaslea

María del Carmen Méndez Santos - Alacanteko unibertsitatea

Aurkezpena

Ikastaro hau ikaskuntza-egoerak antolatzeari buruzko euren ezagutzak garatu edo finkatu nahi dituzten euskararen irakaskuntzako irakasleei eta profesionalei zuzendua dago, bereziki kontuan harturik hizkuntza baten ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan bizi ohi diren sentimenduekin lotutako alderdiak. Horretarako, psikologiari, hezkuntzari, didaktikari eta neurozientziari buruzko ikerketek eskaintzen dizkiguten erreferentzia-marko teorikoei erreparatuko zaie. Motibazioari, ikas-estiloei, talde-dinamikei eta abarrei buruz hitz egingo da. Horrekin guztiarekin batera, ikaskuntza esanguratsuagoa, eraginkorragoa eta gogoangarriagoa lortzeko gaurgero ikasgelan arrakastaz praktikan jarritako adibideak eta proposamenak eskainiko dira. COVID-19ak eragindako egoera berezia kontuan hartuko da, baita bere ondorioak ere ikasleen motibazioan eta sentimenduetan.

***

El curso está dirigido a profesores y profesionales la enseñanza del euskera que deseen desarrollar o consolidar sus conocimientos sobre la organización de situaciones de aprendizaje teniendo en cuenta especialmente los aspectos relacionados con los sentimientos que se experimentan durante el proceso de enseñanza-aprendizaje de una lengua. Tendremos en cuenta para ello los marcos de referencia teóricos que nos ofrecen los estudios sobre psicología, educación, didáctica y neurociencia. Hablaremos sobre motivación, estilos de aprendizaje, dinámicas de grupo, etc. Todo ello irá acompañado de ejemplos y de propuestas de aplicaciones prácticas ya llevadas al aula con éxito para lograr un aprendizaje más significativo, eficaz y memorable. Se tendrá en cuenta la particular situación desembocada por el COVID-19 y su repercusión en la motivación y los sentimientos del alumnado.

Antolatzailea

HABE

Hartzailea

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

2021eko uztailaren 19, 20, 21 eta 22an

Ordutegia

09:00etatik 14:00etara

Lekua Bilbo. Euskararen Etxea.

Izena ematea

2021eko maiatzaren 5etik maiatzaren 25era bitartean, honako formulario hau betez

Iraupena

20 ordu 

Matrikularen prezioa

65,13 €

Matrikularen ordainketa

Izena eman, eta onartua izanez gero, ordainketa bideratu ahal izateko jarraibideak emango dira.

Informazioa

Behin matrikula osatuta, ikastaroari dagokion eremuan aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa.