Prestakuntza-jarduerak

1197 - Competencia digital docente. Enseñar a aprender en entornos online

Argitaratua: Wednesday, 28 April 2021, 10:03 AM
Lola Torres

Irakaslea

Lola Torres - Campamento Norte

Aurkezpena

Online irakaskuntzaren erronka nagusietako bat da ikaskuntzan parte hartzen duten irakasleen eta ikasleen presentzia sozial, kognitibo eta didaktikoa sustatzea eta azaleratzea. Laguntza hori ezinbestekoa da ikas-prozesuan, bai ikaskuntzaren alderdi gizatiarra eta pertsonala sustatzeko, bai hizkuntza bat ikastean ikasle batek bere jardunari edo garapenari dagokionez senti dezakeen ziurgabetasun-maila murrizteko.

Ikastaro honetan, online inguruneetan hizkuntzak ikasten eta irakasten ikasiko dugu: zein baliabide eta tresna digital erabili helburu bakoitzerako, zein metodo erabili eta zein dinamika proposatu ikaskuntza aktibo eta esanguratsua sustatzeko. Ikuspegi eta proiektu berritzaile desberdinak aztertuko ditugu, hala nola ikasgela iraulia edo flipped classroom, ikaskuntza mugikorra, gamifikazioa, pentsamendu bisuala, storytelling eta ikaskuntza kooperatiboa edo lankidetzazkoa. Modu praktikoan ikasiko dugu hizkuntza-ikasgelan IKTak erabiltzeko zenbait era, elkarlana nola bideratu, hausnarketa nola egin, baita jarrera kritikoa nola sustatu ere.

***
Uno de los principales retos de la enseñanza online es fomentar y hacer visible la presencia social, cognitiva y didáctica de los agentes implicados en el aprendizaje: los profesores y los aprendientes. Este acompañamiento es esencial en el proceso de aprendizaje, tanto para favorecer el lado humano y personal del aprendizaje como para reducir el nivel de incertidumbre que puede sentir un estudiante respecto a su actuación o progreso en el aprendizaje de la lengua.

En este curso aprenderemos a aprender y enseñar lenguas en entornos online: qué recursos y herramientas digitales utilizar para cada objetivo, qué métodos seguir y qué dinámicas proponer para fomentar un aprendizaje activo y significativo. Analizaremos diferentes enfoques y proyectos innovadores, como la clase invertida o flipped classroom, el aprendizaje móvil, la gamificación, el pensamiento visual, el storytelling y el aprendizaje colaborativo. Aprenderemos, de manera práctica, diversas maneras de trabajar las TIC, la colaboración, la reflexión y la actitud crítica en el aula de idiomas.

Antolatzailea

HABE

Hartzaileak

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Online

Datak

2021eko irailaren 6tik 10era

Ordutegia

Irailaren 6, 8 eta 10ean: 09:00-12:10 (10 ordu)

Proiektu asinkronoak, tutoretza eta jarraipena: 10 ordu

Lekua Moodle + Zoom

Izena ematea

2021eko maiatzaren 5etik maiatzaren 25era bitartean, honako formulario hau betez

Iraupena

20 ordu guztira (10 ordu sinkrono + 10 ordu asinkrono)

Matrikularen prezioa

52,10 €

Matrikularen ordainketa

Izena eman, eta onartua izanez gero, ordainketa bideratu ahal izateko jarraibideak emango dira.

Informazioa

Behin matrikula osatuta, ikastaroari dagokion eremuan aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa.

Beste eduki interesgarriak

Lola Torres

1197 - Competencia digital docente. Enseñar a aprender en entornos online (bideo-laburpena)

2021eko irailaren 6, 8 eta 10ean Lola Torresek "Competencia digital docente. Enseñar a aprender en entornos online" ikastaroa eman zuen Zoom bidez, HABEk antolatuta. Beheko bideoan, ikastaro horretan landutako edukien laburpen mamitsua eskaini digu.