Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Multimedia Learning-a eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza (II): sakontzea
- Argitalpenak
- Sortua: 2017(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 2242
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, aurrekoan, “Multimedia Learning-a eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza (I): teoria”, eskainitako ikuspegi teorikoa zabalduko dugu, bigarren hizkuntzen irakaskuntzari buruzko zehaztapenen bitartez. Gainera, gaur egungo egoeraren alderdi batzuk aipatuko ditugu, baita unibertsitate-ikasle batzuekin egindako azterlan interesgarri bat ere –multimedia-materialak erabili ziren, bigarren hizkuntzako gramatika-gaitasuna lantzeko–. Azkenik, NIA edo PLEen bitartez egin daitezkeen etorkizuneko ikerketa-ildoak proposatuko ditugu.
- Atala:
- Egileak:
- García, J. Daniel
- Rigo, Eduardo
- Dokumentu-mota:
- Artikulua
- e-Hizpide artikulua
- e-Hizpide zenbakia:
- 91
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik
Ikaskuntzaz ohartzea atzerriko hizkuntzen eskolan (I)
- Argitalpenak
- Sortua: 2017(e)ko abenduak 12
- Bisitak: 2135
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honek bi zati ditu. Aurreneko zatian ibilbide teoriko bat egiten da, hausnarketak, ohartzeak eta metakognizioak atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan daukaten zeresanaren inguruan eta, horrez gain, sakonago aztertzen da ezaugarri horiek eskolan nola sartzen diren eta nolako garrantzia duten estrategia horiek irakasteak eta irakaslearen rolak. Bigarren zatia e-HIZPIDE aldizkariaren hurrengo zenbakian argitaratuko da eta, bertan, ikaskuntzaz nola ohartu lantzeko hainbat proposamen praktiko egiten dira. Hain zuzen ere, honela landuko da ohartze hori: eskolan hausnarketa eginez, norberaren ikas-alorrak erabiliz eta komunikazioa zein hizkuntza bat ikasteak duen esanahiari buruzko eztabaida bultzatzen duten ikus-entzunezko materialak baliatuz.
- Atala:
- Egilea:
- Torres Ríos, Lola
- Dokumentu-mota:
- Artikulua
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
- e-Hizpide zenbakia:
- 91
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik
L. Shafirova eta D. Cassany: "Aprendiendo idiomas en línea en el tiempo libre"
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko abenduak 11
- Bisitak: 1934
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ikasleek aisialdian Sareak dauden baliabideak erabil ditzakete hizkuntzak ikasteko; esparru informaleko praktikak izan arren, arlo arautuagoan eragina izan dezakete. Hala azaldu dute Shafirovak eta Cassanyk "Aprendiendo idiomas en línea en el tiempo libre" artikuluan. Halaber, Itzulpen Saila bilduman argitara emandako "Sustraietatik zerura" liburuan azaldutako hainbat gai lantzen dira aipatutako lan horretan.
- Atala:
- Egileak:
- Cassany Comas, Daniel
- Shafirova, Liudmila
- Dokumentu-mota:
- Artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
Susana Lugo eta Leonor Quintana: "La gramática en la clase de ELE"
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko azaroak 29
- Bisitak: 1455
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gramatikak eskolan duen eginkizunaz idatzi dute Susana Lugo eta Leonor Quintana irakasleek, eta Sarean jarri dute interesaturik dagoen edonoren eskura. Eskarmentu handirik gabe gaztelania atzerriko hitzkuntza gisa (ELE alegia) irakasten ari dena izan dute gogoan artikulua taxutzean, baina, azken finean, edozein hizkuntza-irakaslerentzat izan daiteke interesgarria..
- Atala:
- Egileak:
- Lugo Mirón, Susana
- Quintana Mendaza, Leonor
- Dokumentu-mota:
- Artikulua
- Sarrera
Bitartekotza interlinguistikoa ELE eskolan: itzulpen pedagogikoaren erabilerak
- Argitalpenak
- Sortua: 2017(e)ko azaroak 13
- Bisitak: 2682
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Itzulpena ez da urte luzeetan begi onez ikusi hizkuntzen ikaskuntzan, baina ageriago edo ezkutuago, erabilia izan da eskolan. Hori horrela, egungo testuinguruan itzulpenak hizkuntzak ikasteko duen edota izan dezakeen egitekoa eta erabilera pedagogikoa ari dira berraztertzen sakon. Adibide gisa, 2001eko Europako Erreferentzia Marko Bateratuan sartu ziren jada bitartekotza-jarduera eta estrategiak (ahozko interpretazioa, idatzizko itzulpena, hizkuntza berean egindako laburpena eta parafrasia, besteak beste). Azken batean, XXI. mendeko hizkuntza-ikasleak gaitasun komunikatiboa garatzea izen behar du itzulpen pedagogikoaren (eta, hedaduraz bitartekotza interlinguistikoaren) benetako funtzioa.
- Atala:
- Egilea:
- Sánchez Cuadrado, Adolfo
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- e-Hizpide zenbakia:
- 91
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik
Prosamolde komunikatiboa: hitz ordena
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2017(e)ko azaroak 10
- Bisitak: 1866
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hitz-ordena aspaldiko kezka da euskararen erabiltzaile guztiontzat. Ondo jabeturik gaude oinordetzan jaso ditugun Azkue/Altuberen lege zaharrak oztopo handia direla testu komunikatiboak ekoizteko orduan. Erabilera zurrun horri aurre egin nahian, gaur egun, izugarri zabaldu da aditza aurreratzeko aholkua. Jarraibide nahikoa da hori esaldi argiak sortzeko? Non kokatu gainerako elementuak, zeren arabera antolatu? Zenbateraino da euskara ordena libreko hizkuntza.
- Atala:
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Hizkuntza
- Jarduera mota:
- Aurrez aurrekoa
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Bitartekotza interlinguistikoa eta itzulpen pedagogikoa
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko azaroak 8
- Bisitak: 1793
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"L de Lengua"-ren 117. podcastean, Adolfo Sánchez Cuadrado eta Inma Pedregosa izan dira gonbidatuak; landutako gaia, berriz, "La mediación interligüística y la traducción pedagógica en el aula de ELE". Bitartekotza interlinguistikoa eta intralinguistikoa zer den azaldu dute, eta lehendabizikoaren esparrukoa den itzulpen pedagogikoaz ere mintzatu dira.
- Atala:
- Egileak:
- Sánchez Cuadrado, Adolfo
- L de Lengua
- Pedregosa Sánchez, Inma
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
AZPidazki, Sarean euskaraz lan egiteko tresna bat
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko azaroak 8
- Bisitak: 1706
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Erabat berritu dute AZPidazki tresna. EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalari euskaraz lan egiten laguntzeko sortu zen 2004an. Hala ere, interesaturik dagoen edonorentzat dago zabalik Sarean.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Albistea
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Hizkuntza







