H419 - El papel de la tecnología en la enseñanza y aprendizaje de lenguas

Argitaratua: Friday, 12 January 2018, 11:46 AM
Diaz Maggioli
Gabriel Diaz Maggliolik hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2016an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "H419 - El papel de la tecnología en la enseñanza y aprendizaje de lenguas" izenburupean. El profesor de segundas lenguas/ IX: Competencia metodologica para la enseñanza y el aprendizaje - Analisis de las principales tendencias metodologicas, enfoques y métodos contemporáneos ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk. Donostiako XXXV. Uda Ikastaroen baitan, 2016ko uztailaren 4tik 8ra bitartean.

Bideo osoa entzungai eta ikusgai izateaz gain, bideoak euskaraz prestatutako honako idatzizko laburpen hau duzue, eta bertan, bideoko ideia nagusiak daude:


Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje ikastaroa. Miramar 2016

Betidanik ezagutu izan dira teknologiak ikas-irakasprozesuetan: tabula rasa, pizarra, liburuak, irratia, boligrafoa, telebista, grabagailuak… Eta XX. mendearen amaieran gure bizitzarekin bat egin zuten ordenagailuak ere. Baina une honetan, teknologiaren alorrean, gaur berrikuntza dena, bihar zaharkiturik aurkitzen da eremu honetan gauzatzen ari den ikerketari eta garapenari esker.

Teknologia dela eta, literazitate-nozio berriak sortzen hasten dira XXI. mendea aurrera joan ahalean, eta irakasleei eta ikasleei gaitasun berriak atxikitzen zaizkie, besteak beste, norbanakoen arteko elkarrekintza-patroiak aldatuz joan direlako.

Informazioaren gaineko literazitateak informaziorako irispidearekin eta horren erabilerarekin du zer ikusia. Irispidea dela-eta, espero da ikasleak modu eraginkorrean aritzea (efikazak eta efizienteak) eta informazioa balioesteko gaitasun kritikoa izatea. Erabilerari buruz, berriz, informazioa zorrotz eta etikoki erabiltzea espero da. Halere, argi geratzen da teknologiaren erabilerak ez duela ziurtatzen eguneroko heziketa-arazoek irtenbide bat izatea.

Teknologiaren erabilerarako oinarriak H2aren irakaskuntzan

H2aren irakaskuntzara etorrita, SHRUMek  eta GLISANek zortzi oinarri pedagogiko proposatzen dituzte teknologien erabilerarako:

ataza

HABE liburutegian