Bideoteka
H418 - Comprender al docente
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Irakasten-arloak:
- Metodoa
- IFB zenbakia:
- 119
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Irakasten-arloak:
- Metodoa
- IFB zenbakia:
- 119
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
- Bisitak: 1590
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gabriel Diaz Maggliolik hitzaldi bat eman zuen
gaztelaniaz 2016an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen
barruan, "H418 - Comprender al docente"
izenburupean. El
profesor de segundas lenguas/ IX: Competencia metodologica para la
enseñanza y el aprendizaje - Analisis de las principales tendencias
metodologicas, enfoques y métodos contemporáneos ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk. Donostiako XXXV. Uda Ikastaroen baitan, 2016ko uztailaren 4tik 8ra bitartean.
Bideo
osoa entzungai eta ikusgai izateaz gain, bideoak euskaraz prestatutako
honako idatzizko laburpen hau duzue, eta bertan, bideoko ideia nagusiak
daude:
Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje ikastaroa. Miramar 2016.
Irakaskuntza ez da ikasgelako ateak itxita bakardadean burutzen den eginkizuna. Jarduera soziokulturala da, non irakasle bakoitzak erabakitzen duen egiteko horretan zein mailatan parte hartuko duen.
Heziketa-erakundea irakastera bideratutako kolektibo batek osatzen du, eta jokoan dira aldagai endogeneoak eta exogeneok, hala nola, usteak eta balio-aukerak, zer estadiotan dauden irakasleak, zer jarrera duten erakundearekiko eta irakaskuntzarekiko, eta, zer esanik ez, erakundearekiko. Pertsonari eta testuinguruari dagozkien aldagai hauek irakasleak irakaskuntzari aurre egiteko modua errazteko edota zailtzeko ahalmena dute.
Irakasleen bizitza-zikloa
HUBERMANek bost estadiotako ibilbide bat proposatzen du irakasleen bizitza profesionala irudikatzeko. Azaltzen dituen aldiak ez dira, ez linealak ezta argiak ere; lausoak dira eta batetik bestera igarotzea gatazka profesional bati irtenbide bat ematearen ondorio omen da.
- Karrera sarbidea. Irakas-jarduera irakasten ikastean ardazten da. Biziraupena
- Egonkortzea. Irakaskuntzarekiko konpromisoa eta autonomiaren garapena
- Bi norabideren artean gauzatzen da: a) ikerketa eta dibertsifikazioa (irakas-estrategia ezberdinak aztertu; ezagutzak areagotu; aldaketak…); edota b) asegabetasuna eta hortik ondorioztatutako galdera: langintza aldaketa?
- Hemen ere beste bi bide urratzen dira: a) lasaitasuna eta lortutako garapenaren onespena; eta b) kontserbadurismoa: malgutasunik eza eta ezkor aldaketen aurrean.
- Erretiroaren atarian. Betebehar profesionaletatik urruntze bat ematen da eta gero eta denbora gehiago ematen da jarduera pertsonalak burutzen.
Garapen profesional iraunkorrerako lan-markoa
Irakasleak zein garapen-estadiotan dauden irudikatzeko, bi aldagai hartzen ditu kontuan DIAZ MAGGIOLIk: a) oinarri kontzeptualaren eguneratze-maila, eta b) zein mailatan kontzientziatu dagoen bere garapen-profesionalaren beharraz.
Eredu honek azaldu nahi du, ibilbide profesionalaren memento ezberdinetan, irakasleek zein neurritan eta zein modutan eragin dezaketen heziketa erkidegoan.