H417 - Los materiales de aprendizaje

Argitaratua: Wednesday, 10 January 2018, 10:20 AM
Ikas-materialak Diaz Maggioli

Gabriel Diaz Maggliolik hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2016an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "H417 - Los materiales de aprendizaje" izenburupean. El profesor de segundas lenguas/ IX: Competencia metodologica para la enseñanza y el aprendizaje - Analisis de las principales tendencias metodologicas, enfoques y métodos contemporáneos ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk. Donostiako XXXV. Uda Ikastaroen baitan, 2016ko uztailaren 4tik 8ra bitartean.

Bideo osoa entzungai eta ikusgai izateaz gain, bideoak euskaraz prestatutako honako idatzizko laburpen hau duzue, eta bertan, bideoko ideia nagusiak daude:

Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje ikastaroa. Miramar 2016.

Ikasmaterialak hautatzea, egokitzea edota sortzea irakasleak behin eta berriz burutzen dituen atazak dira; ikas-materialek programazio baten emaitzetan modu esanguratsuan eragiteko ahalmena baitute.

Ebaluazioa dago hiru eginkizun horien oinarrian, eta teoria eta praktika uztartuz burutu beharko litzatekeela diote TOMLINSON eta MASUHARA adituek. Alegia, kontuan izanda zertarako ari diren ikasleak H2a ikasten; zein testuingurutan izango den erabilia; nor izango den ikasleokin arituko dena; zer ataza garatzeko gai izango diren… Izan ere, bitartekari nagusi bilakatzen dira ikas-materialak ikas-irakasprozesuetan, komunikagaitasuna areagotzeko behar adinako inputa eskainiz,  hizkuntzaren gaineko hausnarketa prozesuak ahalbidetuz, eta testuinguru errealetan hizkuntzaren erabilerari bide eginez.

Hautaketa-, egokiera- eta sormen-prozesuetan bi aldagai nagusi aurreikusten dira: ikasleen komunikagaitasun-maila (ez dago talde homogeneorik eta baliabideek kontuan izan beharko dute bariazio hori) eta H2-k hartzen duen pisua testuinguruan (zer pisu duen H2k erkidego jakin batean; H2aren rola erakundean; irakasleen prestaketa-maila H2an; eskura dauden baliabideak..).

Ikasmaterialak hautatzeko eta sortzeko irizpideak

Ikasprozesua eraikitzeko garaian aldamio bilakatzen dira ikasmaterialak, eta funtzio hori betetzeko honako ezaugarriak bildu beharko lituztekeela diote BELL eta DOHERTY adituek: 

Ikasmaterialen egokiera H2n

Egokiera, betiere, testuinguruaren ezaugarrietara litzateke, eta horretarako DIAZ MAGGIOLIk eta PAINTER-FARRELek honako dimentsioak aurreikusten dituzte: a) zer den egokitu beharra: gaiak, jarduerak, helburuak edota testuak; eta b) zein izango den egokiera-maila: moldaketa, osaketa, aldaketa edota ikas-sekuentziaren berreraiketa. 

HABE liburutegian