Bideoteka
H420 - Hacia un marco metodológico que aboga por un pragmatismo informado
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Irakasten-arloak:
- Metodoa
- Hizkuntza-arloa:
- Pragmatika
- IFB zenbakia:
- 119
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Irakasten-arloak:
- Metodoa
- Hizkuntza-arloa:
- Pragmatika
- IFB zenbakia:
- 119
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
- Bisitak: 1552
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bideo osoa entzungai eta ikusgai izateaz gain, bideoak euskaraz prestatutako honako idatzizko laburpen hau duzue, eta bertan, bideoko ideia nagusiak daude:
Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje ikastaroa. Miramar 2016
Irakasleen gaitasun metodologikoa ezin da murriztu metodoen ezagutzara. Izan ere, ikasleen eta irakasleen aldagai pertsonalek; hizkuntzaren, irakaskuntzaren eta kulturaren kontzepzioek; eta horiekin bat, erakundearen gidalerro nagusiek modu sistemikoan elkarri eragiten diote, eta, ondorioz, horietako batean ematen diren aldaketek modu esanguratsuan eragingo dute besteetan.
Horrela, ikas/irakas-jardueraren ardatza urrundu egiten da, neurri batean, metodo eta ikuspegi hautaketatik eta gero eta gehiago gerturatzen da ikaskuntzaren, irakaskuntzaren eta ebaluazioaren arteko elkarrekintzara. Ibilbide horretan hizkuntza bilakatzen da, batetik, ikas/irakas-jardunaren objektu, eta, bestetik, bi prozesu horien arteko bitartekaritza-erreminta.
Gaitasun didaktikoa jarduera-sistema gisa
ENGESTRÖMek jarduera-sistema gisa kontzeptualizatzen du ikas-irakaskuntza, non harreman estuan dauden, etenik gabeko elkarrekintzan, sistemaren osagaiak: objektua, subjektuak, erremintak, elkargoa, erregelak eta lanaren banaketa.
- Objektua. Jarduerara deitzen duena. Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan hizkuntza-gaitasuna da.
- Subjektuak. Objektua lortzear elkarri eragiten dutenak: irakaslea eta ikasleak euren aurrezagutza eta beharrekin.
- Erremintak. Ezberdinak dira ikasleek eta irakasleek baliatzen dituztenak: metodo eta ikuspegien ezagutza, tarteko hizkuntza, ama-hizkuntza eta xede-hizkuntzaren ezagutza eta erabilera-maila, ikas-baliabideak, lekuak, ebaluazio-motak …
- Arauak. Jardueraren objektua lortzearren irakasleak jokoan jartzen dituenak, hizkuntza- eta ikaskuntza-teorietatik ondorioztatuak, nagusiki. Horietaz gain, erakunde-mailakoak ere hor dira, ikasle-irakasle elkarrekintza erregulatzen dutenak, jarduerara sarbidea ematen dutenak…
- Komunitatea. Erakunde batean bideratzen da jarduera eta aipatutako arauak elkargoaren historian osatutakoak dira.
- Lanaren banaketa. Erregelak eta komunitatea elkarri eragiten eta horren ondorio dira, neurri handi batean, lanpostuei egotzitako atazak eta funtzioak.
Ondorio gisa
Ohiko ikuspegitik aztertuta, ikasgelako jarduera ahalbidetuko duten metodo eta ikuspegiak ezagutu eta menderatzera dago bideratuta irakasleen gaitasun metodologikoa. Gaur egun, berriz, ez da gaitasun hori aztertzen alderdi metodologikotik, baizik eta ikas-irakasprozesuaren ulerkuntzatik: nork ikasten duen, zer, noiz, non, nola eta zergatik; eta, nork irakasten duen, zer, noiz, non, nola eta zergatik. Eta horrek eskatzen du horren sarritan aipatu izan den eklektizismotik pragmatismo informatura pasatzea.