Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Bigarren hizkuntzen irakaskuntzan eragiten duten norbanakoaren faktoreak (Alonso Alonso, R.)
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko urriak 3
- Bisitak: 1144
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bigarren hizkuntzak ikasteko faktore indibidualez arduratzen da liburu hau, eta, zehazki, honako faktore hauek hartzen ditu kontuan: adina, hizkuntza-gaitasuna, inteligentzia, motibazioa, nortasuna, ikas-estiloak nahiz estilo kognitiboak eta ikas-estrategiak. Izaera didaktikoa du; gai bakoitza erraz ulertzeko moduan idatzita dago, adibidez edo etsenpluz hornitua, kapitulu bakoitzaren amaieran alderdi garrantzitsuenen laburpenez osatua eta landutako gaiari buruzko zenbait jarduera biltzen ditu. Ikasgelan eskola-gida gisa erabil daiteke; bakarka, ikaskuntza autonomorako edo kontsulta-lan gisa. Horretarako, gai bakoitzak bere bibliografia du, irakurketa errazteko eta kontsulta arintzeko.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Erreseina
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Edukiak:
- Autonomia
- H2
- Motibazioa
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Desgaitasuna eta inklusioa. Irakaskuntzarako gidaliburua (Verdugo, M. eta Schalock, R.)
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko irailak 19
- Bisitak: 1354
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Liburu honetan ("Discapacidad e inclusión. Manual para la docencia"), ikas-irakas prozesuetan laguntza inklusiboak kudeatzean kontuan hartu beharreko oinarrizko ikuspegia ematen da. Ildo horretatik, hezkuntza inklusiboa bideratzeko funtsezko irizpideak eskaini eta aldaketarako gakoak azaleratzen dira bertan. Puntako adituek idatzi dituzte gidaliburu mamitsu honetan luze-zabal jorratzen diren 21 kapituluak, eta, zalantzarik gabe, gogoeta nahiz praktika didaktikorako gako baliagarri ugari topatuko ditu irakurleak orrialdeotan: eskubideei buruzkoak, sailkapenaz, jarrerez, desgaitasun intelektualaz, pertsonarengan ardazturiko planifikazioaz, ikasle gorren inklusioaz, ikusteko desgaitasunaz, autismoaz, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduaz, hezkuntza inklusiboaz, irisgarritasun eta diseinu unibertsalaz, teknologiaz...
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Erreseina
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Psikologia
- Pedagogia
- Aniztasuna
- Sarrera-egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
Hitz politak/ Palabras bonitas (Rueda, S.)
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko irailak 13
- Bisitak: 1817
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
"Hitz politak/ Palabras bonitas" liburu elebidunean euskarazko 116 hitz biltzen dira, eta, hitz bakoitza marrazki banarekin osatzen da. Alde batetik, sentiberatasunez, poesiaz edo iradokizunez betetako terminoak aukeratu dira. Bestalde, onomatopeiak eta hitzen edo hitz bitxien jokoak. Bidaia-koadernoa ere bada, eta denoi eragiten diguten bizitzako uneei irudiak eta hitzak jarri dizkie egileak (oinaze, dolu, galera, indarberritze edo etorkizunari begirada).
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Erreseina
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Lexikoa
- Gaitasun estrategikoa
- Autonomia
- Motibazioa
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Bideoaren erabilera eskoletan: bi sarrera eta ikastaro bat
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko abuztuak 4
- Bisitak: 1187
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
ForVid ikerketak eman digu daturik euskara-eskoletan bideoaren erabilerari buruz; besteak beste, adierazgarria da bideoak ikusi ikusten direla baina egun ez dela horren ohikoa ikasleek edota irakasleek grabazioak egitea. Horren harira, bideo-grabazioen inguruko bi sarrera aurkitu ditugu azken egunotan; gaztelaniaz bata, ingelesez bestea. Hortaz aparte, online ikastaro bat antolatu du irailetik azarora UEUk azalpen-bideoei buruz.
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
Lourdes Oñederra Olaizola, 2023/2024 ikasturteko hasiera-ekitaldian hizlari
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko uztailak 18
- Bisitak: 2028
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Lourdes Oñederra Olaizola doktorea izango dugu hizlari 2023ko irailaren 15ean Bilbon egingo den helduen euskalduntzearen 2023/2024 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan; Bingen Zupiria Gorostidi Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu jauna izango dugu mahaiburu. Hitzaldiaren izenburua, berriz, “Ahoskeraren lanketa didaktikoa”.
- Atala:
- Egilea:
- Oñederra Olaizola, Lourdes
- Dokumentu-mota:
- Albistea
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Hizkuntza
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Mintzamena
- Jarduera mota:
- Hitzaldia
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
"Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak" udako ikastaroa
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko uztailak 14
- Bisitak: 1218
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Uztailaren 12an eta 13an izan da Donostian "Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak / Claves para la enseñanza semipresencial: herramientas y estrategias básicas" udako ikastaroa. Bertan azaldutako zenbait informazio dago sarrera honetan.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
Adimen artifizialari buruzko erreferentziak (2023ko ekaina)
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko ekainak 26
- Bisitak: 2106
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
"Innovación y creatividad en el aula de español. Nuevas formas de entender la enseñanza de una lengua" liburuaz (Sans, N. eta Herrera, F.)
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko ekainak 22
- Bisitak: 1518
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Liburu honetan, gaztelania irakasteko berrikuntza- eta sormen-arloko proposamenak jasotzen dira, eta hizkuntzaren irakaskuntza ulertzeko modu berriak lantzea proposatzen da.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Erreseina
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Sarrera-egilea:
- Labaka Usabiaga, Ana







