Didakteka
"ChatGPT en la clase de ELE" gida laburra (Manuela Mena, Vicenta González eta Joan-Tomàs Pujolà)
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 471
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
ELE esparruari begira ChatGPTri buruzko gida bat plazaratu berri dute ezagun ditugun hiru adituk: Manuela Menak, Vicenta Gonzálezek eta Joan-Tomàs Pujolàk. Orain arte egin dituzten zenbait ekarpenen ildotik dator, hala nola maiatzean egin zuten web-mintegi bat. Berez espainolaren ikas-irakas prozesuetan ardaztu arren, geure esparrurako ere badago ideia eta irizpide baliagarririk.
Tresnaren erabilerak dituen mugak aipatu dituzte, baita irakaslearentzat zein ikaslearentzat izan ditzakeen abantailak; aipagarria da, azken horiek ChatGPTk berak egindako proposamenak direla. Irakaslearen laguntzaile gisa ChatGPTk egin ditzakeen lan batzuk aipatu ondoren, azpimarratu dute gonbitek edo prompt-ek (alegia, txatbotari emandako jarraibideek edota egindako galderek zein eskaerek) duten kalitatea dela funtsezkoa. Horregatik lagungarri suerta daitezkeen ideia batzuk eman dituzte, adibidez hornituak. Halaber, jarrera krititikoaren eta literazitatearen garrantzia azpimarratu dute, bai irakasleentzat, bai ikasleentzat. Gida laburra bukatzeko, adibideak eta erreferentziak bildu dituzte.
Eskura dago gida Sarean, gaztelaniaz eta CC lizentziaz.