Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
LESSON STUDY. Isolamendutik lankidetzara, curriculuma berreginez
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko otsailak 17
- Bisitak: 1253
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
LESSON STUDY lankidetza-estrategia honen bidez, proposamen zehatza egiten da irakaskideen artean, praktikaren garapenean,historikoki bizi izan den isolamendu-etena apurtzeko, bai diagnosia, diseinua eta egituraketa bideratzean, bai praktika gauzatzean, bai ebaluazioa burutzean. Helburu garbia du: irakasleen artean curriculuma esperimentatzea eta pentsaera pedagogikoa garatzea, proposamen didaktikoetan errotuta dauden usteak, balioak eta ohiturak harrotuz eta zalantzan jarriz. Ekintza-ikerketan oinarritutako lan-metodoa hau, bada mende bat baino gehiago Japonen erabilia dela, aukera aparta bilaka daiteke irakasleen kultura pedagogikoa eraldatzen laguntzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
"Gamifikazioa eta bigarren hizkuntzak: ikasgela, ikasteko jolas-esparru gisa" artikuluaren aurkezpena
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko otsailak 8
- Bisitak: 1582
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizpide aldizkariaren 87. zenbakian argitaratutako "Gamifikazioa eta bigarren hizkuntzak: ikasgela, ikasteko jolas-esparru gisa" artikulua aurkeztu digu Francisco Herrera egileak bide labur batean.
- Atala:
- Egilea:
- Herrera Jiménez, Francisco
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Aurkezpena
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
«QualiTraining - A Training Guide for Quality Assurance in Language Education» (Laura Muresan, Frank Heyworth, Galya Mateva and Mary Rose)
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko abenduak 10
- Bisitak: 1120
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
«Quality Assurance and Self-assessment for Schools and Teachers» proiektuaren emaitzetan oinarriturik, argitalpen hau prestatzaileei eta biderkatzaileei zuzendutako gida bat da, kalitatea bermatzeko hizkuntzen irakaskuntzaren alorreko maila ezberdinetan; lan hori egiteko gida osagarria, teoria eta praktika kasu esanguratsuekin lotzen dituena. Kalitate-prozedura eta –printzipioen ezartzea errazteko markoa eta tresnak eskaintzen ditu. Esanguratsua, garapen profesionalari begira —bai gizabanakoaren, bai gizatalde/erakundeen mailan—, non “kalitatearen kultura” sendotu nahi den.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Liburua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
European Portfolio for Student Teachers of Languages
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko abenduak 10
- Bisitak: 5393
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
European Portfolio for Student Teachers of Languages (EPOSTL) dokumentua 2007an eman zuen argitara Europako Kontseiluak. Izenak dioen bezalaxe, hizkuntza- irakaslegaiei dago zuzendua, eta autobaluazio-estrategia gisa erabiliz, izandako esperientziak eta horien gaineko hausnarketak biltzeko aukera eskaintzen du.
- Atala:
- Egilea:
- Europako Kontseilua
- Dokumentu-mota:
- Liburua
- Gida
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
Michael Kelly and Michael Grenfel. 2004. «European Profile for Language Teacher Education – A Frame of Reference
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko abenduak 10
- Bisitak: 1102
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Dokumentua «European Profile for Language Teacher Education – A Frame of Reference» azterlanaren gida osatua da. Europako Batzordearen laguntzaz, Michael Kelly-k eta Michael Grenfel-ek (Southampton-eko unibertsitatea) idatzia —eta harreman estuan nazioarteko irakasleen irakasle-talde batekin—, Europan indarrean dauden makina bat prestakuntza-programa aztertu eta gero lorturiko emaitza da; eta, aldi berean, 32 herrialde europarretan gaia aurrez aztertu zuen beste lan baten («The Training of Teachers of a Foreign Language: Developments in Europe») ondorioetan oinarritzen da.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
M. Grenfell, M. Kelly and D. Jones. 2003. «The European Language Teacher – Recent Trends and Future Developments in Teacher Education»
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko abenduak 10
- Bisitak: 786
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburuak etorkizuneko hizkuntza-irakasle europarra du aztergai, baita Europako bigarren hizkuntzen irakasleen prestakuntzari dagozkion joera berriak eta berritasunak ere. Europako Batasunak eskatu eta 32 herrialdetan egindako azterketa batean oinarritua, lanak gaur egun lanean dabiltzan hizkuntza-irakasleak prestatzeko eskaintza aztertzen du. Eskolak ematen hasi aurretik izan beharreko gaikuntzaz nahiz lanean aritzean izan beharreko etengabeko prestakuntzaz hitz egiten du. Liburuan, berrikuntzarekin eta jardunbide egokiarekin lotutako 15 kasu aztertzen dira, zertarako-eta beharrizanen analisia egiteko eta, oinarri horren gainean, aholku sorta bat emateko. Azkenik, hizkuntza-irakasle europarraren profil profesionala zedarritzen da, zeinak zehazten duen zer-nolako prestakuntza- eta lan-eskarmentua eduki beharko lukeen etorkizuneko irakasleak.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Liburua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
NI-tik GU-ra, tailer-giroan
- Argitalpenak
- Sortua: 2015(e)ko abenduak 4
- Bisitak: 2832
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Bi tailer egin berri ditut euskara-irakasleekin: bata, idazketa sortzailearen inguruan; bestea, literaturaren ahozko baliabideak ardatz hartuta. Ez dira lehenak, ia mende laurden baitaramat esanak eta idatziak josten, bakarka nahiz taldean.
Tailerrotan egin duguna idatziz azaltzeko eskatu didate. Tailerron motorra ekinez ikastea izanik, zaila egiten zait modu informatzaile hutsean aritzea. Artikulu hau izan bedi, bada, tailerron berariazko izana ere ezagutzeko lagina.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Idazmena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 87
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak
H391 -¿Qué hacemos cuando hablamos?”: procesos, factores y estrategias en la interacción oral en L2
- Bideoteka
- Sortua: 2015(e)ko abenduak 3
- Bisitak: 3982
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hitzaldiaren xedea da erakustea ahozko interakzioa gauzatzean esku hartzen duten prozesuak eta faktoreak. Helburu bikoitza dugu: batetik, ulertu nahi da bertakoak ez diren ikasleek zer-nolako eragozpenak dituzten trebetasun komunikatibo honekin eta, bestetik, gogoeta egin oztopo horiek gainditzeko lagungarri gerta dakizkiekeen estrategiez.
- Atala:
- Egilea:
- Martín Leralta, Susana
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Edukiak:
- H1
- H2
- IFB zenbakia:
- 114
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
- Komunikazio-modua:
- Elkarreragina







