Michael Kelly and Michael Grenfel. 2004. «European Profile for Language Teacher Education – A Frame of Reference

Argitaratua: Thursday, 10 December 2015, 1:11 PM
European_Profile_for_Language_Teacher_Education_-_A_Frame_of_Reference

Dokumentua «European Profile for Language Teacher Education – A Frame of Reference» azterlanaren gida osatua da. Europako Batzordearen laguntzaz, Michael Kelly-k eta Michael Grenfel-ek (Southampton-eko unibertsitatea) idatzia —eta harreman estuan nazioarteko irakasleen irakasle-talde batekin—, Europan indarrean dauden makina bat prestakuntza-programa aztertu eta gero lorturiko emaitza da; eta, aldi berean, 32 herrialde europarretan gaia aurrez aztertu zuen beste lan baten («The Training of Teachers of a Foreign Language: Developments in Europe») ondorioetan oinarritzen da.

Lanak berrogei osagai dituen tresna bat eskaintzen du, irakasleen prestakuntza-programa batean txerta litezkeenak, xede izanik hizkuntza-irakasleak janztea beharrezko dituzten ezagutzez eta trebetasunez nahiz gainerako trebetasun profesionalez, beren garapen profesionala hobetzeko eta, diploma formatiboen alorrean, gardentasun eta homologagarritasun handiagoa lortzeko.

Michael Kelly and Michael Grenfel. 2004. «European Profile for Language Teacher Education – A Frame of Reference». Southampton: University of Southampton, 47 pages. https://www.researchgate.net/publication/235937694_European_Profile_for_Language_Teacher_Education_-_A_Frame_of_Reference