Ahoskeraren eta prosodiaren oinarrizko kontzeptuetan bat etorrita, euskaltegietako ECPetan agerrarazi eta eguneroko ataza eta jardueretan landu eta ebaluatzeko proposamena egingo da. Praktikarako jarduera ugari emango dira aditzera, baita etorkizunerako erronkak ere.
Mosaico irakurketa-klub birtuala Cervantes Institutuaren liburutegi elektronikoaren klub berria da, eta katalanez, galegoz eta euskaraz idatzitako liburuei buruzko irakurketak antolatzen hasi da. Topaketa kulturalerako eta elkarrizketarako lekua izan nahi du Irakurketa-klubak, beste hizkuntzetan idatzitako literaturaz gozatzeko eta sakontzeko, hizkuntza horietako egileak ezagutzeko eta, proposamen berritzaileen bitartez, online zerbitzuan dagoen eskaintza literarioa eta kulturala zabaltzeko. Irakurketak gaian adituak diren espezialistek dinamizatuko dituzte. Horrez gain, irakurketaren esperientzia aberatsagoa izan dadin, egileek ere parte hartuko dute.
HABEk hirugarrenez eskaini nahi du "Jardun bikoa helduen euskalduntzean" prestakuntza-egitasmoa, helduen euskalduntzean eskolak ematen ari diren irakasleak jardun biko irakastereduan berariaz prestatzeko. Dena den, gaitasun digitala areagotzeko eta, azken finean, garapen profesionalerako ere baliagarria da.
Bi ikastarok osatzen dute 2024ko urritik 2025eko apirilera bitartean gauzatuko den prestakuntza-eskaintza. Ikastaroak online egingo dira; betiere, praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren aurrematrikulazio-epea 2024ko ekainaren 17tik 24ra bitartean izango da.
HABE liburutegiaren webguneari buruzko web-mintegian izena emateko epea martxoaren 8 arte egongo da zabalik, helduen euskalduntzean ari diren irakasleei nahiz arduradun akademikoei zuzenduta.
Gauza jakina da azken hamarkadetan ikerketa gutxi egin direla AH/H2aren irakaskuntzaren esparruko ikaskuntzaren nahasmenduen eta Hezkuntza Premia Berezien arloan. Era berean, argi dago oso beharrezkoa dela ikastetxeetan eta erakundeetan gaiari buruzko prestakuntza espezializatua jasotzea.
Beraz, kontuan hartuta gaiari buruzko ikerketa urria, desgaitasun ugari daudela eta gai honetan sektoreak dituen beharrak, honako hauek dira prestakuntza honen helburuak: ekarpen teorikoetatik haratago, batetik, ikasle hauei AH/H2a irakastea zertan datzan argitzea eta, bestetik, ikuspegi inklusibo eta berritzaile batetik, irakasleei eskaintzea ezaugarri horiek dituzten ikasleekin erabili beharreko hezkuntza-joera berriak, tresnak eta estrategiak, betiere komunikazioan eta lankidetzan oinarrituta.
Nola planifikatu jarduerak ikasgelan maila bat baino gehiago ditugunean? Nola erantzun ikasleen behar, erritmo eta maila ezberdinei? Nola diseinatu maila ezberdinetarako jarduerak, ikasle guztiek ikasi eta ahalik eta etekin handiena atera dezaten? Nola proposatu aldamiatze-teknika koherentea? Eta nola egin ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua? Ikastaro honetan, ikuspegi praktiko eta aktibo batetik abiatuta, galdera horiei erantzungo zaie.
Bitartekotza-jarduerak egiaztatze-azterketetan txertatu izanak irakasleek ikasgelan komunikazio-modu hori landu beharra ekarri du. C2 mailak baditu bitartekotzaren praktikarako lagungarri gerta daitezkeen berariazko ezaugarri batzuk, baina, beste alde batetik, erronka batzuk ere sortzen dira.
Ikastaroan zenbait alderdi teoriko jorratuko badira ere, guztiz praktikoa eta bereziki C2 mailara egokitua izango da. HABEren C2 mailako egiaztatze-probaren bitartekotza-ariketak ez ezik, beste bitartekotza-jarduera batzuk ere landuko dira.