Irakasbil
Bilatzailea
Prestakuntza-jarduerak
1263- Irakurketa Errazean materialak sortzeko teknikak
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 16 March 2026
- Visits: 289
- Comments: 0
- Favorites: 0
Irakurketa Erraza formatua irakurketa- eta ulermen-zailtasunak dituzten pertsonei zuzentzen zaie (herritarren % 30i). Zailtasun horiek, aldi baterakoak edo iraunkorrak izan daitezke faktore ezberdinak gorabehera (analfabetismo funtzionala, desgaitasun intelektuala, dislexia, nahasmendua…).
Irakurketa Errazari esker, ikasleentzako egokiak eta ulergarriak diren informazio eta ikas-materialak sor daitezke eta, hala, ikaslearekin arlo guztietan modu iraunkorrean komunikatzeko gaitasuna eskuratu, testu-mota ezberdinak oinarri: ikasketarako testuak, informazio- eta administrazio-testuak, aisialdirako testuak…
Ikastaroan, Irakurketa Erraza tresna zer den eta zertarako balio duen ezagutzera emango da, eta Irakurketa Erraza formatuan idazteko teknikak zein irizpideak landuko dira. Mota askotako adibideak erakusteaz gain, ariketa eta praktika ezberdinen bidez, parte-hartzaile bakoitzaren errealitatean ezarri eta erabili ahal izateko moduko testuak landuko dira.
1261- Adimen artifizialeko tresnak euskararen irakaskuntza inklusiboan
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 16 March 2026
- Visits: 383
- Comments: 0
- Favorites: 1
Euskaltegietako irakasleei zuzendutako ikastaro praktikoa. Adimen artifizialeko tresnak euskararen irakaskuntzan nola erabili aztertuko da bertan, arreta berezia jarriz ikasleen inklusioan eta materialen irisgarritasunean.
Ikastaroan, chatGPT eta Gemini bezalako tresna orokorrak aztertu eta baliatzeaz gain, euskaraz lan egiteko berariaz sortutako beste hainbat baliabide ere landuko dira: Elia, Itzuli, Aditu, Kimu eta Latxa, esaterako.
1262- Harremanak euskaltegian, adimen emozionalaren bidetik
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 16 March 2026
- Visits: 357
- Comments: 0
- Favorites: 1
Ikas-irakas prozesuan inplikatutako irakasleek euskaltegirako helburu eta helmugak erdiesteko, zenbait harreman garatzen dituzte (ikasleekin, lankideekin, euskara-teknikariekin eta beste hainbat eragilerekin) eta, sarritan, zailtasunak, gatazkak eta emozio ezberdinak sortzen dira prozesu zein harreman horietan.
Harreman horietan komunikazioa eta erlazioa bera elikatzeko, lagungarria da estrategia, baliabide eta lan-tresna zehatzak eskuratzea, euskara-irakaslea gai izan dadin ikas-irakas egoera konplexuetan erabakiak hartzeko, emozioak erregulatzen ikasteko, gatazkak kudeatzeko eta ikasgelan giro egokia sortzeko.
Ikastaroaren helburua da euskara irakasteko prozesuan norberaren emozioak identifikatzen jakitea, eta besteenak ulertuz eta komunikazio enpatiko nahiz asertiboaren bidez, sor daitezkeen gatazkak modu egokian kudeatzen ikastea.
1260- Nola kudeatu hizkuntzen eskola anitza, inklusiboa eta maila askotarikoa
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 16 March 2026
- Visits: 310
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ikasgela eremu irisgarriagoak, parte-hartzaileagoak eta ikasleen benetako beharretara egokituak diseinatu nahi dituzten euskara-irakasleei zuzendutako ikastaro praktikoa. Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsaletik (IDU) eta maila askotariko irakaskuntzaren berezko estrategietatik abiatuta, ondorengoak landuko dira: nola planifikatu eskolak modu malguan, nola sortu maila desberdinetarako egokiak diren jarduerak eta, azkenik, nola aplikatu ikasle guztien ulermena, parte-hartzea eta aurrerapena erraztuko dituzten laguntzak.
Ikastaroak plangintza, irakaskuntza bereizia, lan kooperatiboa, taldekatzeen antolaketa eta atzeraelikadura pedagogiko doitua lantzeko funtsezko ikuspegiak biltzen ditu. Ikuspegia oso praktikoa izango da: lehen egunetik ikasgelara eramateko moduko materialak, jarduerak eta plangintzak diseinatuko dira. Ikastaro hurbila, praktikoa eta aplikagarria, ikasgela eremu irisgarriagoa, dinamikoagoa eta parte-hartzaileagoa bihurtu nahi duten irakasleei zuzendua.
"Euskara eta etorkinak: irakaskuntzaren erronkak eta aukerak" web-mintegia
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 9 February 2026
- Visits: 301
- Comments: 0
- Favorites: 1
Laura Caballerok Asilim elkarteko kide eta adituak "Euskara eta etorkinak: irakaskuntzaren erronkak eta aukerak" web-mintegia eskainiko du gaztelaniaz, HABEk antolatuta, otsailaren 18an.
"Nagusiei eskolak emateko ikuspegi didaktikoa" web-mintegia
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 16 January 2026
- Visits: 811
- Comments: 0
- Favorites: 0
Marcela Fritzler adituak "Nagusiei eskolak emateko ikuspegi didaktikoa" web-mintegia eskainiko du gaztelaniaz, HABEk antolatuta, 2026ko urtarrilaren 28an.
Jardun bikoa helduen euskalduntzean: 2025 - 2026 ikasturtea (4. edizioa)
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 3 June 2025
- Visits: 905
- Comments: 0
- Favorites: 1
HABEk laugarrenez eskaini nahi du "Jardun bikoa helduen euskalduntzean" prestakuntza-egitasmoa, helduen euskalduntzean eskolak ematen ari diren irakasleak jardun biko irakastereduan berariaz prestatzeko. Helburua da gaitasun digitala areagotzea eta garapen profesionalerako baliagarri izatea.
Bi ikastarok osatzen dute 2025eko urritik 2026ko martxora bitartean gauzatuko den prestakuntza-eskaintza. Ikastaroak online egingo dira; betiere, praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren aurrematrikulazio-epea 2025eko ekainaren 3tik 11ra bitartean izango da.
"H09-25 Adimen artifiziala helduen euskalduntzean" UIK ikastaroa
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 8 May 2025
- Visits: 900
- Comments: 0
- Favorites: 1







