Prestakuntza-jarduerak

1262- Harremanak euskaltegian, adimen emozionalaren bidetik

Published: Monday, 16 March 2026, 8:11 AM
Nerea Mendizabal
  • Atala:
  • Jarduera motak:
    • Aurrez aurrekoa
  • Jardueraren antolatzailea:
    • HABE
  • Visits: 380
  • Comments: 0
  • Favorites: 1

 Irakaslea

Nerea Mendizabal Etxeberria

 

 Aurkezpena

Ikas-irakas prozesuan inplikatutako irakasleek euskaltegirako helburu eta helmugak erdiesteko, zenbait harreman garatzen dituzte (ikasleekin, lankideekin, euskara-teknikariekin eta beste hainbat eragilerekin) eta,  sarritan, zailtasunak, gatazkak eta emozio ezberdinak sortzen dira prozesu zein harreman horietan.
Harreman horietan komunikazioa eta erlazioa bera elikatzeko, lagungarria da estrategia, baliabide eta lan-tresna zehatzak eskuratzea, euskara-irakaslea gai izan dadin ikas-irakas egoera konplexuetan erabakiak hartzeko, emozioak erregulatzen ikasteko, gatazkak kudeatzeko eta ikasgelan giro egokia sortzeko.
Ikastaroaren helburua da euskara irakasteko prozesuan norberaren emozioak identifikatzen jakitea, eta besteenak ulertuz eta komunikazio enpatiko nahiz asertiboaren bidez, sor daitezkeen gatazkak modu egokian kudeatzen ikastea.

 

Data

Uztailaren 20, 21, 22 eta 23an

 

Ordutegia

09:00-14:00

 

Lekua

Bilboko Euskararen Etxea

 

Iraupena

20 ordu

 

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

 

Hizkuntza

Euskara

 

Hartzaileak

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak, baita interesaturik dagoen oro ere, plaza-kopurua bete arte.

 

Aurrematrikula

Martxoaren 16tik apirilaren 15era, honako formulario hau betez. 

 

Matrikula

Onartuak izan direnek matrikula eta ordainketa egiteko jarraibideak jasoko dituzte.

 

Matrikularen prezioa

57,31 €