Irakasbil
Prestakuntza-jarduerak
1260- Nola kudeatu hizkuntzen eskola anitza, inklusiboa eta maila askotarikoa
- Atala:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Aurrez aurrekoa
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE

- Atala:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Aurrez aurrekoa
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE
- Visits: 436
- Comments: 0
- Favorites: 0
|
Irakaslea |
Lola Torres Rios |
|
|
Aurkezpena |
Ikasgela irisgarriagoak, parte-hartzaileagoak eta ikasleen benetako beharretara egokituak diseinatu nahi dituzten euskara-irakasleei zuzendutako ikastaro praktikoa. Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsaletik (IDU) eta maila askotariko irakaskuntzaren berezko estrategietatik abiatuta, ondorengoak landuko dira: nola planifikatu eskolak modu malguan, nola sortu maila desberdinetarako egokiak diren jarduerak eta, azkenik, nola aplikatu ikasle guztien ulermena, parte-hartzea eta aurrerapena erraztuko dituzten laguntzak. Ikastaroak plangintza, irakaskuntza bereizia, lan kooperatiboa, taldekatzeen antolaketa eta atzeraelikadura pedagogiko doitua lantzeko funtsezko ikuspegiak biltzen ditu. Ikuspegia oso praktikoa izango da: lehen egunetik ikasgelara eramateko moduko materialak, jarduerak eta plangintzak diseinatuko dira. Ikastaro hurbila, praktikoa eta aplikagarria, ikasgela eremu irisgarriagoa, dinamikoagoa eta parte-hartzaileagoa bihurtu nahi duten irakasleei zuzendua. |
|
|
Data |
Uztailaren 6, 7 eta 8an |
|
|
Ordutegia |
08:45-13:45 |
|
|
Lekua |
||
|
Iraupena |
15 ordu |
|
|
Ikastaro-mota |
Aurrez aurrekoa Oharra: norberak bere ordenagailua eraman beharko du |
|
|
Hizkuntza |
Gaztelania |
|
|
Hartzaileak |
Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak, baita interesaturik dagoen oro ere, plaza-kopurua bete arte. |
|
|
Aurrematrikula |
Martxoaren 16tik apirilaren 15era, honako formulario hau betez. |
|
|
Matrikula |
Onartuak izan direnek matrikula eta ordainketa egiteko jarraibideak jasoko dituzte. |
|
|
Matrikularen prezioa |
57,31 € |
|