Irakasbil
Bilatzailea
Aniztasuna
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
Askotariko ikasgela
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko urriak 15
- Bisitak: 1016
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Carol Ann Tomlisonek ikasle guztien beharrei erantzuteko estrategia ugari proposatzen ditu "El aula diversificada" liburuan. Irakasle honek hezkuntza-sistema formalaren markoan kokatutako jarraibideak eskaintzen ditu, eta horietako batzuk sarrera honetara ekarri ditugu, aldeak alde, lagungarri izan daitezkeelakoan baita helduen euskalduntzeko eskoletan ere.
Pedagogia inklusiboa (Naiara Berasategi Sancho)
- Bideoteka
- Sortua: 2025(e)ko urriak 8
- Bisitak: 829
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Naiara Berasategi Sanchok, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, grabatutako bideo laburra.
Curriculuma egokitzea: ikasleen aniztasunari erantzuteko tresna
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko irailak 9
- Bisitak: 1169
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Changing teaching practices using curriculum differentiation to respond to students’ diversity" liburuak irakasleei tresnak eskaintzen dizkie ikasgelako ikasle guztiei nola erantzun jakiteko. Ikasleen jatorria, maila, ezaugarriak, gaitasunak edo ikas-estiloak ez dira oztopo izan behar, aukera baizik.
Nola hobetu migratzaileentzako hizkuntzen irakaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko ekainak 25
- Bisitak: 1183
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hizkuntzen irakaskuntza nola egokitzen den migratzaile helduen testuingurura aztertzen da sarrera honetan. Kasu horietan, irakasleek malgutasunez eta sentiberatasun handiz jokatzea komeni da. Migratzaileekin bideratutako ikas-irakas prozesuetan, honako gako didaktiko hauek erabili behar dira: bost zentzumenak barne hartzen dituzten jarduerak, errealitateari loturiko ikaskuntza esanguratsua eta eguneroko hizkera erabiltzea. Aldi berean, ezinbestekoak dira osasun mentala zaintzea eta parte-hartzean presiorik ez jartzea.
Irakasleentzako inklusio-jarraibide orokorrak
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko ekainak 17
- Bisitak: 1162
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskaltegietan ere, euskara-eskolak gero eta inklusiboagoak eta egokituagoak izan daitezen lanean dihardute eta, hala, sarrera honetan, irakasleentzako jarraibide orokor batzuk ematen dira praktika didaktikoa elikatzeko lagungarri izan daitezen.
Naiara Berasategi Sancho, 2025/2026 ikasturteko hasiera-ekitaldian hizlari
- Albisteak
- Sortua: 2025(e)ko abuztuak 29
- Bisitak: 1141
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Naiara Berasategi Sancho EHUko irakaslea izango dugu hizlari 2025eko irailaren 19an Donostian egingo den helduen euskalduntzearen 2025/2026 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan; Ibone Bengoetxea Otaolea lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu andrea izango dugu mahaiburu. Hitzaldiaren izenburua, berriz, “Pedagogia inklusiboa”.
Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU)
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko apirilak 10
- Bisitak: 2640
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren (IDU) oinarria hezkuntza inklusiboa da, eta ikasle guztien beharrak kontuan hartzea du xede, bereziki aniztasun funtzionala edo ikasteko estilo desberdinak dituzten ikasleekin.
Unitate didaktiko inklusiboen diseinua (Pérez Fernández, L.M.)
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko martxoak 19
- Bisitak: 1050
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lucila María Pérez Fernándezek Clases inclusivas de lenguas extranjeras liburua argitaratua du 2024an. Liburu honek hizkuntzen irakaskuntzan inklusioak duen garrantzia aztertzen du, ez soilik printzipio etiko gisa, baizik eta estrategia eraginkor moduan, ikasle guztiek ahalik eta gaitasunik handiena lor dezaten, beren maila edozein delarik ere. Laugarren kapituluak hizkuntzen irakaskuntza inklusiboarekin lotutako metodo, estrategia eta printzipio zehatzak aztertzen ditu, eta jarduera-adibide batzuk proposatzen ere bai.







