Hizpide 37

Published: Sunday, 15 December 1996, 10:30 AM
Hizpide 37 alearen azalpena

Hizpide 37 alearen azalpena

  • Argitalpenak
  • Created: 15 December 1996
  • Visits: 806
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Hizpide 37 alearen azalpena

Egilearen eskutik

Hitzetik hortzera

  • Didakteka
  • Created: 17 August 1996
  • Visits: 752
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Helduen euskara irakaskuntzan ibili eta dabilen orok ondo asko daki oztopoz beteriko bide honetan aurrera egitea zein den zaila. Zoritxarrez, estropezuka ibiltze hau ez dator lan honek dituen zailtasunengatik soilik. Aipatzekoa da, beraz, bazterkeria eta traba guztiak gorabehera, euskararen metodologiaren inguruan egin den ahalegina. Saiakera horietako fruitu baten berri eman nahi du ondoko artikuluak.

Euskararen kutxa

Hik eta...

  • Didakteka
  • Created: 17 August 1996
  • Visits: 741
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Aukera paregabea izan dut HABEk argitaratu duen Antzoki ilunaren azken lana irakurri eta aztertzeko. Oraingoan, sail honek ahozko prosaren maisu dugun Atañoren Txantxangorri kantariari egin dio leku. Eta honetaz baliatu naiz neu ere hiketaren inguruan zenbait gogoetatan murgiltzeko: hiketaren konparaketa, sailkapen, genero-bereizketa eta abarretan. Honen guztiaren bitartez, Antzoki ilunaren erabilera didaktikoa nabarmendu nahi nuke, bai testu mailan eta bai hainbat jardun

antolatzerakoan ere.

HIZPIDE 37

Euskal joskeraren mito kaltegarriak (eta III) Aditza maiz euskaraz esaldi hasieran

  • Didakteka
  • Created: 17 August 1996
  • Visits: 1065
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Artikulu honen aurreko bi ataletan defendatu dugu, batetik, hitz-ordenamendu librearen ezaugarria euskal joskeran, * eta era berean, euskarak libertate honen barne erakutsi duen joera, usuenik praktikatzeko, 1. elementu laburrak + 2. aditza + 3. esaldiko elementu luzeenak itxurako segidak, batere begiramenik gorde gabe Azkue-Altuberen galdegai-legeei. Orain bereziki aitatu nahi dugu euskal joskeraren beste joera garrantzitsu eta betidaniko bat: aditzak maiz erakustekoa esaldi hasieran bertan.

Ikerketak

lkasle helduen herstura euskara ikastean

  • Didakteka
  • Created: 17 August 1996
  • Visits: 756
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Artikulu honen xedea da hersturak hizkuntzaren ikaskuntzan duen eragina,

maila teorikoan zein praktikoan aztertzea. Gipuzkoako lau udal euskaltegirekin batera egin dugu lan hori: Arrasate, Bergara, Leintz eta Eibar.

Miquel Siguan

Miquel Siguanekin elkarrizketan

  • Didakteka
  • Created: 17 August 1996
  • Visits: 759
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Izan berria da gure artean Miquel Siguan irakaslea. Zail da egiatan irakasle honen profila hitz gutxitara ekartzen. Liburu asko eta ehundik gora artikulu zientifikoren egilea dugu, eta berak dioen bezala, ez ditu gutxiesten filosofo, soziologo eta pedagogo deiturak. Maisu handiaren ekarpen itzelari zor zaiona aitortuz Doctor Honoris Causa izendatu du aurten Euskal Herriko Unibertsitateak.

Beste iturrietatik

Testu-motak

  • Didakteka
  • Created: 17 August 1996
  • Visits: 996
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Gure oraingo lan honek ez dio testuen "gramatikari" heltzen (hitz honen esanahi hertsian); aitzitik, subjektuaren gaitasun testualaren planteamendu bat izan nahi du (1). Gogoeta hau, berez, ikerketa linguistiko, pragmatiko, semiotiko, soziolinguistiko eta batez ere psiko-kognitiboen bidegurutzean daga kokatua.

Gaur egun ulerkuntzari eta gauzak gogoan hartzeari egiten ari zaizkien ikerketen argitan esan dezakegu subjektuaren gaitasun diskurtsiboa osatzen dutela: komunikamenak eta gaitasun testualak. Gaitasun testual zabal honen (egoera pragmatiko bakoitzari sintaktikoki perpausak eta semantikoki proposizioak lotzeko bidea ematen baitu) atal bat aukeratu dut aztertzeko: subjektuak berez atzematen duela testu bat "narrazioa" dela, beste bat "argudiozkoa" edo beste hura "deskribatzekoa". Eleberri batean, edozein irakurlek aurkituko ditu bere kasa deskribapenak (askotan gain-gainetik bakarrik irakurriko edota saihestuko dituenak), elkarrizketak edo narrazioak. Era horretan, testua hautazkoa da eta kontaketa bat "erakargarritzat" edo "motel eta aspergarritzat" hartua izango da segun eta nagusiki narraziozkoa den edo deskribapenezkoa; horrek ezinbestean eraman behar gaitu testuen tipologietan pentsatzera. Begien bistakoa da ez direla era berean irakurtzen deskribapen bat edo poema bat edo elkarrizketa bat. Testu-mota edo hurrenkera testual bakoitzak estrategia eta gaitasun desberdinak eskatzen ditu.

Tipologia bat egin nahian*

  • Didakteka
  • Created: 17 August 1996
  • Visits: 733
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Gure saio honen xedea terminologiako arazo bat argitzea da, bereziki "diskurtsoa", "testua", "idazkia", "berbaldia" eta antzeko hitzak arautzekoa, askotan nork bere erara erabiltzen baitituzte autoreek.

Izan ere, hizkuntzalaritza testualak eta pragmatikak maiz erabili ohi dituzte, baina teorilariak ez datoz bat egotzi behar zaien edukiari buruz. Bestalde, umeen ekoizpenak analizatzen ditugun heinean komeniko litzateke gutxienez gure artean konbentzio heuristiko batzuetara iristea, nahiz eta oraindik komunitate zientifikoak onartu gabeak izan.

hizpide 37

APP eta gerokoak

  • Didakteka
  • Created: 17 August 1996
  • Visits: 851
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

APP (aurkezpena, praktika kontrolatua eta praktika askea) ereduari egotzitako ajeak labur aztertu eta BEA (benetako erabilera, erabilera mugatua eta argibideak) ereduaren aukera eskaintzera dator artikulu hau.

H37

Praktikatzen duguna predikatuz lrakasten duguna erakutsiz

  • Didakteka
  • Created: 17 August 1996
  • Visits: 713
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Atazetan oinarritutako ikaskuntza, APPren alternatiba bat.

Jane Willis-ek Barbara Garsid-ek egindako esperimentu bat azaltzen digu hemen. Esperimentua irakasleen prestakuntzari buruzkoa da, eta Garsid-ek bere ardurapeko CTEFLA irakaslegaiekin burutu zuen, lzmiren (Turkian) British Council-ek daukan ikastegian.

zutabe 37

Lau helburuko eredua Materialen diseinuan helburuak zehazteko eskema ulergarriago bat

  • Didakteka
  • Created: 17 August 1996
  • Visits: 671
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Artikulu honetan Clive Lovelock-ek BEA (benetako erabilera, erabilera eta argibideak) eredua aztertu eta lau helburuko eredua (testuinguruan jartzea, arretagunea bereiztea, praktika eta erabilera) proposatzen du, ulergarriagoa delakoan.

Bestalde, artikulugilea ez dator bat APP eredua (aurkezpena, praktika gidatua eta praktika askea edo ekoizpena) besterik gabe txartzat jo eta bazter uzteko joerarekin. lrakastearen egoera orok bere-berezko ñabardurak ditu; suerta daiteke une edo leku batzuetan irakaslearengan ardazturiko eredu batek ikaslearengan ardazturiko batek baino hobeto funtzionatzea, batez ere irakasle eta ikasleen itxaropen edo helburuen artean alde handia dagoenean.

H37

Hizkuntza anitza, jarduera anitzak

  • Didakteka
  • Created: 17 August 1996
  • Visits: 800
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Gaur egun gehienek onartzen dute ikasgelan bi eratako jarduerak burutu behar ditugula, batzuk zuzentasunari begira daudenak, eta beste batzuk, berriz, jariotasuna lantzekoak.

Artikulu honetan zera adierazi nahi dugu, formari begiratzen dioten jarduerak eta emaitza komunikatiboari erreparatzen diotenak bereiztea baliozko planteamendua dela; eta bestalde, ikasgelako komunikazioaren zirkunstantziak aldatuta, jariotasuna lantzeko jarduera baten kontestuan sor ditzakegula zuzentasun formala ere eskatzen duten jarduerak.

hizpide 37

lrakaskuntzaren zikloak

  • Didakteka
  • Created: 17 August 1996
  • Visits: 675
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Bi ziklo-mota bereizten ditu artikuluaren egileak hizkuntzaren irakaskuntzan: hizkuntzan bertan fokalizatutako zikloak, batetik, eta ez fokalizatuak, bestetik. Egileak dioskunez, irakasteko prozedurak antolatzen dituzten azpiko egiturak dira zikloak.

Funtsezko osagai dira, halaber, curriculumaren eta materialen diseinuan. Eta hizkuntzak ikasteko taldeetan eta materialetan jartzen dira agerian.

liburuak eta aldizkariak

Challenge and Change in Language Teaching (Willis, J. eta D. Willis)

  • Didakteka
  • Created: 18 August 1996
  • Visits: 1816
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Challenge and Change in Language Teaching (Willis, J. eta D. Willis)

Heinemann, 1996, 185 orr.

Cómo aprender de los errores en la enseñanza de la lengua

Cómo aprender de los errores en la enseñanza de la lengua (De La Torre, S.)

  • Didakteka
  • Created: 18 August 1996
  • Visits: 1659
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

De La Torre, S.

Madrid, Editorial Escuela Española 1996, 114 on.