Irakasbil
Didakteka
Challenge and Change in Language Teaching (Willis, J. eta D. Willis)
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37
- Visits: 1855
- Comments: 0
- Favorites: 0
Liburu honek hizkuntzen irakaskuntzan azken urte hauetan agertu zaigun dilema aurkezten digu: alde batetik, hizkuntz formetan fokalizatzen den oinarrizko metodologia bat; eta bestetik, ikasgelan komunikatzeko aukerak ematen dituzten teknika jakin batzuk.
Egoera hori aldatu nahi badugu, geure aurrean daukagun erronka hauxe da: ekintza formal eta komunikatiboak batera biltzen dituen egitura metodologiko bat proposatzea.
Orain arte ikastaro asko APP metodologian oinarritu dira. Planteamendu honek dio item zehatz batean fokalizatzea zilegi dela; horrela, ikasleak prest daude aurkezpenean eta praktika kontrolatuan asimilatzen dutena praktika askean erabiltzeko.
Bigarren hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko ikerketek, ordea, hau ez dela horrela gertatzen erakusten dute.
Profesionalek "paradigma-aldaketa"ren beharra ikusten dute, baina norantz? Hauxe da erronka. Teknikak aldatzea ez da nahikoa; paradigma-aldaketak gure ikuspuntua aldatzea ere badakar berekin bai irakaskuntzaz, bai ikaskuntzaz, bai irakasleen prestakuntzaz.
Artikulu-bilduma den liburu honetan, aldaketaren desafio horri erantzuna emateko zenbait ideia proposatzen dizkigute egileek.
Lehenengo alalean, Tessa Woodward-ek paradigma-aldaketaz eta hizkuntza irakaslearen lanbideaz hilz egiten digu: azaleko teknika aldaketak ez du berez paradigma-aldaketa ekartzen, gure ikasteari eta irakasteari buruzko iritziak ere aldatu behar baititugu.
Michael Lewis-ek, berriz, hizkuntzaren ikuspegi lexikalaren eragina aztertzen du. Oinarrizko ideia oso sinplea da: erabiltzen dugun hizkuntzaren parte handi bat aldez aurretik sortua da. Jadanik eraikita dauden hizkuntz zatiez, chuncks direlakoez, baliatzen gara. Eta, zati horiek hitzak baino luzeagoak izaten dira, esaldiak gehienetan.
Hurrengo artikuluan, Bigarren hizkuntzaren eskurapena eta atazetan oinarritutako irakaskuntza gaiari heltzen dio Peter Skehan-ek; halako metodologia praktikan jartzerakoan sor daitezkeen arazoak, helburu pedagogikoak, nola sekuentziatu eta nola inplementatu ikertuz.
Terry Shortall-enean, -ikasleek zer dakiten eta zer jakin behar duten-, zer gramatika-mota eta nola irakasten dugun kontu handiz aztertu behar dugula esaten du.
Bigarren atalean, Dave Willis-ek zuzentasun, jariotasun eta adostasunaren gainean burutu du bere artikulua, hauen inguruan metodologia integratu bat sortu nahirík. Ikasleak hizkuntzari buruz modu krítikoan pentsatzera eramaten dituzten aktibitateak bultzatu behar ditugula dio Willis-ek; eta, hobeto ikasteko, lehenengo, hizkuntza prozesatu behar dugula esanahian zentratuta eta, hau egin ondoren, zer hizkuntza erabili dugun aztertu.
Jane Willis-en anikuluak egitura malgua proposatzen clu atazetan oínarritutako ikaskuntzarako. Horrek ondoko pausoak lítuzke:
- Ataza-aurreko lana: gaiari edo atazari sarrera emateko.
- Atazaren zikloa: ataza, planifikazioa eta aclierazpena.
- Hizkuntzan fokalizatzea: analisia eta praktika.
Beste artikulu batean, Dave eta Jane Willis-ek adierazten dute kontzientzia handitzeko ekíntzak proposatu behar dizkiegula ikasleei, eta fase hauek betearazi:
Item linguistiko bat isolatu behar dugu arreta fokalizatzeko.
Horren eredu diren datuak eman behar ditugu: ahozko zein idatzizko testuak. Ikasleak, "esfortzu intelektuala" egin behar du aurrekoa ulertzeko.
Hirugarren atalean, Jim Scrivener-ek ARC deritzon eredua aurkezten digu:
- A= Authentic, R= Restricted, C= Clarification.
- (A) Ben.etalwa: nire esku dagoen material guztia erabil dezaket.
- (R) Mugatua: dakidanaren parte bat bakarrik erabiliko dut.
- (C) Argibideak: lupa erabiliko banu bezala. Hizkuntzaren zati bat hartu eta aztertu.
Hiru elementu hauekin, ikasgai eredu desberdinak ateratzen dira, eta hauetako sei azaltzen ditu autoreak.
Atal honetako azken bi artikuluetan, Philip Kerr-ek irakasleen prestakuntzan gramatikak duen paperaz hitz egiten du, eta Corony Edwards-ek irakasleen prestakuntzak duen garrantziaz.
Laugarren atalean, Denise Ózdeniz, Pauline Foster eta Martín Bygate-k eguneroko praktikan aldaketak nola sartu behar diren komentatzen digute.
Eta, bukatzeko, bosgarren atalean, Lynette Murphy- 0 'Dwyer, Dave Willis, Sue Wharton, Katie Jennings eta Tom Doyle-k irakaskuntzaren praktikan sortu diren aldaketak nola ebaluatu eta kontrolatu aztertzen dute.
Liburu interesgarria benetan, erronkak eta aldaketak proposatzen dizkiguna.
Maria lose Rodrigo