Hizpide 37 alearen azalpena

Argitaratua: Sunday, 15 December 1996, 10:25 AM
Hizpide 37 alearen azalpena

Beste eduki interesgarriak

HIZPIDE 37

Euskal joskeraren mito kaltegarriak (eta III) Aditza maiz euskaraz esaldi hasieran

Artikulu honen aurreko bi ataletan defendatu dugu, batetik, hitz-ordenamendu librearen ezaugarria euskal joskeran, * eta era berean, euskarak libertate honen barne erakutsi duen joera, usuenik praktikatzeko, 1. elementu laburrak + 2. aditza + 3. esaldiko elementu luzeenak itxurako segidak, batere begiramenik gorde gabe Azkue-Altuberen galdegai-legeei. Orain bereziki aitatu nahi dugu euskal joskeraren beste joera garrantzitsu eta betidaniko bat: aditzak maiz erakustekoa esaldi hasieran bertan.
H37

Hizkuntza anitza, jarduera anitzak

Gaur egun gehienek onartzen dute ikasgelan bi eratako jarduerak burutu behar ditugula, batzuk zuzentasunari begira daudenak, eta beste batzuk, berriz, jariotasuna lantzekoak. Artikulu honetan zera adierazi nahi dugu, formari begiratzen dioten jarduerak eta emaitza komunikatiboari erreparatzen diotenak bereiztea baliozko planteamendua dela; eta bestalde, ikasgelako komunikazioaren zirkunstantziak aldatuta, jariotasuna lantzeko jarduera baten kontestuan sor ditzakegula zuzentasun formala ere eskatzen duten jarduerak.