lrakaskuntzaren zikloak

Argitaratua: larunbata, 1996(e)ko abuztuaren 17(e)an, 14:00(e)tan
hizpide 37

Bi ziklo-mota bereizten ditu artikuluaren egileak hizkuntzaren irakaskuntzan: hizkuntzan bertan fokalizatutako zikloak, batetik, eta ez fokalizatuak, bestetik. Egileak dioskunez, irakasteko prozedurak antolatzen dituzten azpiko egiturak dira zikloak. Funtsezko osagai dira, halaber, curriculumaren eta materialen diseinuan. Eta hizkuntzak ikasteko taldeetan eta materialetan jartzen dira agerian.