Irakasbil
Didakteka
Cómo aprender de los errores en la enseñanza de la lengua (De La Torre, S.)
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37
- Bisitak: 1448
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honek "hutsegitearen didaktika" sortu berriari eusten dioten oinarriak aurkeztu eta praktikan jartzeko proposamenak egilea du helburu.
Hutsegitea saihestu beharra badago ere, arazoak ikertzeko lagungarri aparta dela ezin ukatu. Horixe, bada, aztertzen da hemen: hutsegiteen alderdi ona hizkuntzaren irakaskuntzan.
Hutsegiteen tratamendu didaktikoa esparru psikopedagogikoan interes itzelezko gai berria denez, liburuko lehen ataletan heldu dio egileak aipatu esparrua jorratzeari, oinarri psikopedagogikoen birpasa laburra eginez. Ondoren, antolakela-kontuetan izan ohi ditugun hutsegiteak nola baliatu jakinarazten digu, bai eta liburuak eskaintzen dituen moduluetarako orientabide didaktikoak eman ere.
Behatu, gogoeta egin eta aplikatu besterik ez du irakasleak, tratamendu berri hau eragingarri izan dadin. Hau da, irakasleak ikasleen ohiko akatsak behatu eta, zergatiak aurkitutakoan, zein motatakoak diren zehaztu beharko du. Behin ekintzak beren zioekin erlazionatzen ahaleginduz gero, beste hautabide batzuk sortuko ditu, ikasleak jabetu daitezen beraiek eginiko akatsez. Hartara, ikaslea zeharo motibatua sentituko da bere akatsak aurkitzeko prozesuan esku hartzen baldin badu.
Beste ataletan, hutsegiteak ustiatzen ikasteko programazio batzuk aurkezten dira, edozein gai programatzea ahalbidetzen dutenak; beti ere gogoraraziz xedea hutsegiteetatik ikastea dutela.
Programaziook, curriculumerako ereduez gain, beste zenbait alderdi jasotzen dute, hala nola edukiak, xede didaktikoak, irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak, ebaluatzeko irizpideak, baliabideak, ohiko hutsegiteak, etab.
Material euskarriak biltzen dituen atalean, berriz, orientabide metodologikoak, hutsegiteak behatzeko fitxa eta proposaturiko jarduerak zuzentzen lagunduko duten materialak aurkituko ditugu.
Gainera, lan honek eskaintzen duen materiala ikasleei banatzeko prest dago: alegia, gogoeta eragiteko ezezik aplikatzeko ere badela. Eta lagunduko die halaber ikaskuntza oro har hartzen eta hutsegitea prozesuaren zati bat bezala ikusten. Horrela, ikasleak ere hizkuntza arrotzaren bere ikuspegia izango du.
Atazei dagokienez, irakaslea hutsegile horiexetatik has liteke lana antolatzen, ikaslea aurreko faseak gaindituz joan dadin.
Hitz gutxitan, tolerantziaz ikasi eta irakatsiko dugu, hutsegiteek sortzaile izateko balio diguten heinean.
Felix Sainz