Hik eta...

Published: Saturday, 17 August 1996, 11:15 AM
Euskararen kutxa

Aukera paregabea izan dut HABEk argitaratu duen Antzoki ilunaren azken lana irakurri eta aztertzeko. Oraingoan, sail honek ahozko prosaren maisu dugun Atañoren Txantxangorri kantariari egin dio leku. Eta horretaz baliatu naiz neu ere hiketaren inguruan zenbait gogoetatan murgiltzeko: hikaren konparaketa, sailkapen, genero-bereizketa eta abarretan. Honen guztiaren bitartez, Antzoki ilunaren erabilera didaktikoa nabarmendu nahi nuke, bai testu mailan eta bai hainbat jardun
antolatzerakoan ere.