55 urtetik gorako helduen hizkuntzen ikas-irakaskuntzarako ikuspegi bat

Published: Thursday, 5 December 2024, 11:53 AM
Marcela Fritzler

55 urtetik gorako helduei beste hizkuntza bat irakasteko ikuspegi pedagogiko espezifikoa behar da, bai eta haien beharrak eta interesak errespetatuko dituzten ikaskuntza estrategikoak izango dituen didaktika bat ere. Irakasleak haien ikas-irakas prozesuan inplikatutako faktore afektibo, kognitibo eta sozialak ulertu behar ditu, bai eta aipatutako adin-tarteko ikasleek dituzten motibazio-ardatzen azpian dagoen erronkaz jabetu ere.

Artikulu honetan, helduentzako metodologia baten oinarri diren zutabe pedagogikoak deskribatuko dira laburki, eta zenbait jardueraren adibide zehatzak emango dira azaldutako teoria praktikan jartzeko.

https://doi.org/10.54512/TEQA2512

Other interesting content

Educational Gerontology

Heldu nagusiei hizkuntza gehigarri bat irakasteari buruzko ikerketa bat

Iva Koutskak idatzitako “Teaching English as a foreign language to older adult learners: a qualitative exploration of four perspectives” artikulua eman zen argitara "Educational Gerontology" aldizkarian 2024an. Bertan, egindako ikerketa baten berri eman zuen. Ikasle heldu nagusien eremurako irakasle-jardunerako desiragarritzat jo daitezkeen zenbait alderdi baliozkotu ziren, parte hartu zuten heldu nagusiek era positiboan baloratuak zituztenak gainera. Ikerketaren mugak aintzat hartuta, beste testuinguru batzuetarako ere interesgarriak izan daitezke artikuluan jasotako emaitzak, iritziak eta proposamenak.
Marcela Fritzler

"Nagusiei eskolak emateko ikuspegi didaktikoa" web-mintegia

Marcela Fritzler adituak "Nagusiei eskolak emateko ikuspegi didaktikoa" web-mintegia eskainiko du gaztelaniaz, HABEk antolatuta, 2026ko urtarrilaren 28an.
Bi hitzetan_Marcela Fritzler

Nagusiei eskolak emateko ikuspegi didaktikoa (Marcela Fritzler)

Marcela Fritzler-ek grabatutako bideo laburra; gaztelaniaz, euskarazko azpitituluekin. Web-mintegian erabili zuen aurkezpena eta eman zituen erreferentziak, erantsitako pdf fitxategietan.