Adierazitako asmoari jarraikiz, Itzulpen Saila bildumako 58. zenbakia ere sarbide irekian jarri berri du HABEk. Hala, interesaturik dagoen ororen esku dago liburu osoa Irakasbil webgune honetan, pdf formatuan eta "Creative Commons by-nc-nd" lizentziapean (Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe).
HABEk hirugarrenez eskaini nahi du "Jardun bikoa helduen euskalduntzean" prestakuntza-egitasmoa, helduen euskalduntzean eskolak ematen ari diren irakasleak jardun biko irakastereduan berariaz prestatzeko. Dena den, gaitasun digitala areagotzeko eta, azken finean, garapen profesionalerako ere baliagarria da.
Bi ikastarok osatzen dute 2024ko urritik 2025eko apirilera bitartean gauzatuko den prestakuntza-eskaintza. Ikastaroak online egingo dira; betiere, praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren aurrematrikulazio-epea 2024ko ekainaren 17tik 24ra bitartean izango da.
Sarbide irekia edo Open Access (OA) ezagutza sortzeko, partekatzeko eta erabiltzeko modua aldatzen ari den mugimendu globala da. Hala, zientzia-informazioa doan eta copyrightaren muga gehienak gaindituta erabiltzea da proposamena. Ondorioz, edonork eskuratu, irakurri, deskargatu, partekatu eta berrerabil dezake informazio hori, tarifak ordaindu edo baimen bereziak eskatu gabe, sarri askotan Creative Commons lizentziapean. "Irakasbil" atariko eduki ugari horrela daude, e-Hizpideko artikuluak, besteak beste. Orain,"Itzulpen Saila" bildumako zenbait liburu horrela jartzeko urratsak egingo ditu HABEk.
2024an euskara eta genero-berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko lau bekatarako deialdia argitaratu du Kultura eta Hizkuntza Politika sailak (2024ko apirilaren 12ko Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren Agindua, 2024an euskara eta genero-berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko lau bekatarako deialdia arautzen eta onartzen duena; 2024ko apirilaren 18ko EHAA).
"Berdintzen" beka-deialdiaren bitartez argitaratu diren bost ikerketa-lanen aurkezpen-ekitaldia egingo du Eusko Jaurlaritzak, mintegi-formatuan, otsailaren 29an. Aurkezpena aurrez aurre edo online ikusi ahal izango da. Izena eman behar da aldez aurretik.
Unitate didaktikoak argitaratu ditu AEK-KORRIKAk ekimena ezagutzera emateko, euskaltegiak girotzeko eta ikasleak parte hartzera animatzeko. Unitateak aurrez aurre, autoikaskuntzan zein online egiteko egokitu dituzte eta eskura daude korrika.eus webgunean.
Otsailaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman da argitara HABEren zuzendariaren 2024ko urtarrilaren 29ko Ebazpena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2024ko ekitaldirako Azterketa Batzordeko kideak, HOBE deialdiaren arduradunak, epaimahaiak, ebaluatzaile ikertzaileak, tutoreak, ordezko tutoreak eta lurralde-arduradunak izendatzeko dena.