Helduen euskalduntzeari buruzko datuak HABEren webgunean

Argitaratua: Thursday, 16 May 2024, 9:40 AM
HABE

Eguneratu egin dira euskalduntzearen sektoreari buruz HABEren webgunean dauden datuak. Lau multzotan daude datu horiek estatistika-datuak eremuan:

  • Helduen euskalduntzea ebaluatzeko oinarrizko adierazleak. 10 adierazle eskaintzen dira, euskaltegien batez besteko datuez osatuak eta azken 10 ikasturteetako bilakaera eskainiz. Honako hauek dira adierazleak:
    • ikasleriaren bilakaera
    • emakumezko ikasleriaren bilakaera;
    • ikasleen batez besteko adina;
    • eskola-ordu kopuruaren bilakaera;
    • birmatrikulak;
    • ikasleen banaketa mailetan;
    • ikasleen banaketa ikastereduetan;
    • ikasle-ratioa;
    • asistentzia;
    • bajak.
  • Euskaltegietako ikasleak. 2022-2023 ikasturtean EAEko euskaltegietan eta autoikaskuntza-zentro homologatuetan aritu diren ikasleen datuak zenbait aldagairen arabera estratifikatuta (sexua, adina, ikasketak, ikasteredua).
  • Euskaltegietako irakasleak. 2022-2023 ikasturtean EAEko euskaltegietan eta autoikaskuntza-zentro homologatuetan aritu diren irakasleen datuak zenbait aldagairen arabera estratifikatuta (sexua, adina, ikasketak).
  • Egiaztatzegintza-prozesuko emaitzak. Bi atal nagusi dauzkagu hemen:
    • Ebaluazioa euskaltegietan, 2022-2023 ikasturtean: A1 eta A2 mailetako datuak.
    • Azterketa-deialdiak 2023.
      • Euskaltegietako ikasleentzako deialdian B1, B2, C1 edo C2 maila egiaztatu duten ikasleak.
      • Deialdi irekian B1, B2, C1 edo C2 maila egiaztatu duten ikasleak.
      • HOBE deialdian B2, C1 do C2 maila egiaztatu duten ikasleak.

Halaber, EAEn HABEren babesean euskara ikasten eta irakasten aritu direnen profila eta lana aztertzeko e-Hizpide zein Hizpide aldizkarietako hiru monografikoetarako esteka ere badago. Honako denbora-tarte hauei dagozkie aipatutako azterketak:


Show comments

Beste eduki interesgarriak

Monografiak 6

Helduen euskalduntzearen azterketa. 2009-2010 / 2018-2019_Monografiak 6

HABEk eskatutakoari erantzuteko, LKS Next-ek 2021eko apirilean aurkeztu zuen “Euskaltegien bilakaera eta etorkizuna 2009-10 / 2018-19” txostenean datza “Helduen euskalduntzearen azterketa. 2009-10 / 2018-19” 6. monografiko honen oinarria. Hala, Hizpide aldizkariaren 68. eta 83. zenbaki monografikoetan landutako ildoei jarraikiz (Elortza eta Perales, 2008; Elortza eta Mungia, 2014), azken urteotako helduen euskalduntzearen argazki bat aurkeztu nahi da. https://doi.org/10.54512/ULQJ7251
Beñat Erezuma

Euskaltegien datuak ChatGPTren begietatik

Azken bi urteotan, gure artean, zalaparta izugarria sortu du ChatGPT txatbotak. Asko eta asko gara haren atzaparretan erori garenak, bata bestearen atzean eskaintzen dizkigun hitzen sekuentziekin liluratuta. Beste egun baterako utziko dugu horrelako teknologiek duten alde iluna, baina, gaurkoan, bere aurpegi argiak eskaini dezakeen aukeretariko bat azalduko dugu: edozein irudi “ulertzeko” duen gaitasuna. Eta, horretarako, HABEk helduen euskalduntzea ebaluatzeko oinarrizko 10 adierazleren datuekin ChatGPTk zer egin duen azalduko dugu.