Lourdes Oñederra Olaizola, 2023/2024 ikasturteko hasiera-ekitaldian hizlari

Argitaratua: Tuesday, 18 July 2023, 9:13 AM
Lourdes Oñederra Olaizola

Hitzaldia: "Ahoskeraren lanketa didaktikoa"

Tokia: EUSKALDUNA BILBAO (0C aretoa). Abandoibarra etorb. 4, Bilbo (Bizkaia)

Eguna: 2023ko irailaren 15a, ostirala 

Ordua: 12:00 

Hizlaria:  M. L. Oñederra Donostian jaio zen eta Gasteizen bizi da, Euskal Herriko Unibertsitatean Koldo Mitxelena zuzendari zuen Sailean kontratatu zutenetik 1982an. Filologia Hispanikoan lizentziatua da eta Euskal Filologian doktore. Bien bitartean, Estatu Batuetako University of Iowan hizkuntzalaritza-masterra egin zuen. EHUn irakasle laguntzaile, titular eta katedradun izan da, fonologia izanik irakaskuntza- eta ikerketa-alor nagusia. Karl-Franzens-Universität (1997) eta University of Chicagon (2012) irakasle gonbidatu izan zen, baita CSIC eta Menéndez Pelayo unibertsitateak antolatutako Máster en Estudios Fónicos (2009-2016) nazioartekoan irakasle erregular ere. EiTBko hizkuntz aholkulari (2001-2005). Euskaltzain urgazle (1996) eta oso (2007). Orain, unibertsitatetik erretiroa hartuta, Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeburu-lanetan dihardu.
 

Hitzaldia: 
“Ahoskeraren lanketa didaktikoa” 


Ahoskeraren inguruko galdera eta ideiak agertuko dira hitzaldi honetan: ahoskera irakatsi daitekeen eta ikasi, behar ote den, zer irabazten den edo galtzen aukera bakoitzarekin. Gaiak egungo euskararen testuinguruan kokatuko dira eta fonologiaren ikuspuntutik aztertuko, hizlaria ogibidez fonologialaria denez eta hori delako fonetikarekin batera ahoskerari, hizkuntzaren atal horri, zuzenen dagokion jakintza.

Bestela esan, ahoskera zer den izango da abiapuntu, egungo euskararen ahoskerarekin egin genezakeenaz gogoeta egiteko: zein leku duen hizkuntzaren barruan ahoskerak, nola funtzionatzen duen, zein osagai dituen eta abar. Hortik ondokoak bezalako eremuetarantz hurbilduko gara: elebidun izatea (norbanakoa, taldea), euskara estandarizazio- eta normalizazio-bidean egotea, erdaren zama.
 


Oharra:


Ekitaldian parte hartu nahi baduzu, deitu 943 022650 telefonora edo idatzi zuzendaritza@habe.eushelbidera irailaren 8a baino lehen.

Amaieran, partaideek solasaldirako aukera izango dute.


Beste eduki interesgarriak

Euskara ikastea, bide gero eta errazagoa

2023/2024 ikasturtearen irekiera-ekitaldia

HABEren zuzendari Jokin Azkuek eman zion hasiera 2023/2024 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiari, eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Segidan, euskaltegi publikoetako ordezkari Marian Toledok eta herri-ekimeneko euskaltegietako ordezkari Aize Otañok hartu zuten hitza, hurrenez hurren. Bukatzeko, "Ahoskeraren lanketa didaktikoa" izeneko hitzaldia eman zuen Lourdes Oñederra fonologia-ikerlariak.
Lourdes Oñederra

Ahoskeraren lanketa didaktikoa (bideo-laburpena)

2023/2024 ikasturtea akademikoaren hasiera-ekitaldiko "Ahoskeraren lanketa didaktikoa" izeneko hitzaldian, zenbait hitz eta letra baliatuz atzekoz aurrerako hurrenkera alfabetikoan paisaia bera leiho desberdinetatik ikusteko saioa eskaini zigun Lourdes Oñederra fonologia-ikerlariak. Hemen ikus dezakezu hitzaldiaren zati esanguratsu bat.