Nazioartean argitalpen seriatuak identifikatzeko erabiltzen den zenbakizko kodea da ISSNa (International Standard Serial Number / Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua). Dagoeneko, badu berea e-HIZPIDE aldizkari elektronikoak.
Ostiralean hil zen Jose Mari Lasa Amorebieta, oso pertsona ezaguna gure sektorean: urte luzeetan Barakaldoko Udal Euskaltegian aritutakoa, HABEren azterketa-deialdietan tutore eta aztertzaile izandakoa...
Hileta-elizkizuna gaur izango da Bilboko Karmelon. Goian bego.
Ikasturte berriari ongietorria egiteko, eta matrikulazio-kanpaina sustatze aldera, ekitaldi akademikoa eratu du HABEk Donostian (Eureka Zientza Museoa — Mikeletegi, 43-45), irailaren 8an, eguerdiko 12:00etan. Maite Goñi irakasleak "Teknologiaren aukerak hizkuntzen irakaskuntzan. Heldu erronkari!" hitzaldia egingo du. Eta Iñigo Urkullu Renteria lehendakari jauna izango da mahaiburu.
Izenburu hori duen artikulua argitaratu berri da MarcoELE aldizkariaren 23. zenbakian; José Manuel Foncubierta eta José María Rodriguez dira egileak.
Gaztelaniaren ikaskuntza da testuingurua, baina, zalantzarik gabe, euskararen ikas-irakaskuntzan ere badu bere tokia irudimenak.
Irakasleen gaitasun digitalez edota IKTak eta irakasleen prestakuntzaz ari garenean, TPACK deritzona da erreferentzia-ereduetako bat zalantzarik gabe. 2006an azaldu zen lehenengoz; landua eta garatua izan da harrezkeroztik. Hala, 2009ko artikulu berrikusia plazaratu zuten Koehler, Mishra eta Cain-ek 2013an; 2015ean gaztelaniaz eman da argitara artikulu hori berori.